Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

IVAP-ek 155.000 euro bideratuko ditu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko

2016-04-10
  • Hala, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingo honetan, udal erakunde publikoetan.

Eusko Jaurlaritzak, IVAPen bidez, 155.000 euroz lagunduko ditu EAEko udalerriak eta mankomunitateak hizkuntza-eskakizuna eskuratzeko euskara-eskoletara joaten diren langileen ordezkapenak egiteko 2016an.  Zehazki, EAEko udalei 150.000 euro zuzenduko zaizkie eta mankomunitateei, 5.000 euro.

Datorren apirilearen 15ean argitaratuko dute EAEko udal eta mankomunitateentzako diru-laguntzen deialdia EHAAn. Ondoren, uztailaren 1etik 31era, urtarriletik ekainera bitarteko aldiari dagozkion diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte. 2016ko bigarren seihilekoari dagozkion diru-laguntzak eskatzeko epea, berriz, urriaren 1etik azaroaren 10era bitartekoa izango da. Eskaerak IVAPek hiru lurralde historikoetan dituen egoitzetako edozeinetan aurkez daitezke.

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA 2015

Laguntza horiekin, Eusko Jaurlaritzak aurrera egiten du euskararen erabilera normalizatzearen konpromisoan, oraingo honetan, udal erakunde publikoetan.

2016an, Eusko Jaurlaritzak 11 milioi euro inbertituko ditu Euskadiko Herri eta Justizia Administrazioetan lan egiten duten pertsonak euskalduntzeko eta haietan hizkuntza normalizaziora jotzeko, hala euskal herritarrek haiekiko hartu-emanak euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko.

5 iruzkin
  • @xamatria
    2016-04-10

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: 155.000 euro bideratuko ditugu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko https://t.co/vIkkGGhjBZ @Gob_eus

  • @jerkoreka
    2016-04-10

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: Destinamos 155.000 euros a la euskaldunización del personal público municipal de Euskadi en 2016 @Gob_eus https://t.co/9s0LhY

  • @jerkoreka
    2016-04-10

    Comentario de Twitter:
    RT @IVAP_eus: 155.000 euro bideratuko ditugu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko https://t.co/vIkkGGhjBZ @Gob_eus

  • @IVAP_eus
    2016-04-10

    Comentario de Twitter:
    Destinamos 155.000 euros a la euskaldunización del personal público municipal de Euskadi en 2016 @Gob_eus https://t.co/9s0LhYDsEq

  • @IVAP_eus
    2016-04-10

    Comentario de Twitter:
    155.000 euro bideratuko ditugu 2016an Euskadiko udal langile publikoak euskalduntzeko https://t.co/vIkkGGhjBZ @Gob_eus

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)