Berriak Osasuna
qrcode

Uribe Eskualdeko ia 200 mila biztanleri eskeintzen zaien osasun arreta hobetuko duen Urdulizko ospitale berria bisitatu dute inguruko alkateek

2016-04-08

Urduliz Eskualdeko Ospitalearen inguruko herrietako alkateek osasun azpiegitura berri hau bisitatu dute gaur goizean. Ospitale honek 148 ohe eta beste 32 oheko erreserbako ospitaleratze-unitate bat izango ditu, bai eta 8 ebakuntza-gela, larrialdietako zerbitzu bat eta zerbitzu eta espezialitateen sorta zabal bat ere, Uribeko Eskualdeko 197.000 biztanleak artatzeko.

Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Erandio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gorliz, Getxo, Laukiz, Leioa, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sopela eta Urduliz izan dira alkate edota bestelako ordezkari bertaratu duten udalerriak. Hala, ordezkariok bertatik bertara ezagutu ahal izan dute osasuneko azpiegitura berri eta moderno hau, zeinari esker, eremu horretako biztanleentzako laguntza-baliabideak gerturatuko eta hobetuko baitira, aldi berean Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko laguntza-prestazioen gaineko presioa ere gutxituta.

Urduliz-Alfredo Espinosa Ospitalea Uribeko Eskualdeko ESIaren barruan integratuko da. Espezialitate-zentroen sare bat dute ESI horretan (Mungia, Areeta eta Algorta). Ospitaleak eskainitako zerbitzu-zorroa arian-arian osatzen joango da, kalitate handiena eta beste laguntza-dispositibo batzuekin koordinazio egokiena lortzeko helburuz.

Hain zuzen xede horretxekin, Jon Darponek zuzentzen duen Osasun Sailak ate zabalik jardunaldi zenbait burutzea aurrikusten du, Sailak zein Osakidetzak, baita Eusko Jaurlaritza osoak ere, daramaten gardentasun politikari  jarraituz, beti ere. 

Alkateok, Ospitale berria taxutzen duten hiru eraikin-blokeetako hainbat soilairu bisitatu dituzte: 59,4 milioi euroko inbertsioa ekarri du 38.000 metro karratuko Ospitale honek. Bertan 578 profesional arituko da lanean eta 350 lanpostu berri sortuko dira.

Bilbon, 2016ko apirilaren 8an

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @jeslarra
    2016-04-25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Urdulizko Ospitale berria bisitatu dute Uribe Eskualdeko alkateek ➡ https://t.co/JEqTHfZmrC https://t.co/BFpKj6zomz

  • Argazkia SN Robot
    @UribeFm
    2016-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Alcaldes de la zona visitan el nuevo hospital de Urduliz, que mejorará la atención sanitaria a casi 200 mil veci... https://t.…

  • Argazkia SN Robot
    @imanollanda
    2016-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Alcaldes de la zona visitan el nuevo hospital de Urduliz, que mejorará la atención sanitaria a casi 200 mil veci... https://t.…

  • Argazkia SN Robot
    @aranbarri86
    2016-04-12

    Comentario de Twitter:
    Alcaldes de la zona visitan el nuevo hospital de Urduliz, que mejorará la atención sanitaria a casi 200 mil veci... https://t.co/wCTdWPHyZi

  • Argazkia SN Robot
    @BabsonM
    2016-04-09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Alcaldes y alcaldesas de la Comarca de Uribe visitan el nuevo Hospital de Urduliz ➡ https://t.co/XjOZ89V852 https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @jdarpon
    2016-04-08

    Comentario de Twitter:
    Alcaldes de la zona visitan el nuevo hospital de Urduliz, que mejorará la atención sanitaria a casi 200 mil veci... https://t.co/hWfrcSEFjc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)