Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren iritzian, «oraindik ere aukerak daude» alderdiak ados jar daitezen Madrilen

2016.eko apirilak 11

Urkulluk «erantzukizunez jokatzea» eskatu die alderdi politikoei, ez diezaieten herritarrei ezkutatu Espainiako Estatuko benetako egoera

Iñigo Urkullu lehendakariak gobernagarritasun-aukerak dituzten alderdi politikoei «erantzukizunez jokatzea» eskatu die, bere iritzian, Espainiako Estatuko benetako egoera ezkutatzen ari zatzaizkielako herritarrei. Hala ere, «oraindik ere aukerak daudela» uste du, eta alderdiek akordioa lor dezaketela maiatzaren 2a baino lehen, hauteskunde orokor berriak errepikatzea ekidin ahal izateko.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, lehendakariak kezka agertu du gobernua eratzeko negoziazio-prozesuaren zailtasunak eta negoziatzaileen jokabidea direla eta; izan ere, alderdiek barne-diskurtsoek baldintzatuta eta elkarri «ezinezkoa eskatuz» dihardute gobernagarritasuna lortzeko negoziazioetan, eta Estatua «dagoen moduan dago». Lehendakariaren iritzian, alderdiok ondo dakite zein den Estatuaren egoera defizitaren, suspertze ekonomikoaren, gizarte-politiken edo Europar Batasunaren arloetan, baina herritarrei egiazko egoera ezkutatzen ari zatzaizkie «diskurtso populisten edo apainduen» bidez.

Horrenbestez, Urkulluk «erantzukizunez jokatzea» eskatu die, akordioa lortu, eta hauteskundeak berriz ere deitzea ekiditeko. Zailtasunak zailtasun, lehendakariaren iritzian, «oraindik ere ados jartzeko aukerak daude». Erkidegoko hauteskundeei dagokienez, lehendakariak, ondo bidean, legegintzaldia agortuko du.

Amaitu bitartean, Jaurlaritza «errendimendu betean» ari dela ziurtatu du, gobernu-programa betetzea duenez xede. Hala, dagoeneko programaren % 90 baino gehiago eta plan estrategiko guztiak bete dira.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JosJosebandoni
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@IUrkullu:"A mi lo que me gustaría es una fórmula que tenga la agenda vasca sobre la mesa"➡ https://t.co/O3Y3Olc5Tv
    https://t

  • @gabonEH
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakariaren iritzian, «oraindik ere aukerak daude» alderdiak ados jar daitezen Madrilen➡ https://t.co/jAryTOUFVI https://t

  • @gabonEH
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari considera que "todavía hay vías" para alcanzar un acuerdo en Madrid ➡ https://t.co/O3Y3Olc5Tv
    https://t.co/qW3w

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari considera que "todavía hay vías" para alcanzar un acuerdo en Madrid ➡ https://t.co/O3Y3Olc5Tv
    https://t.co/qW3wVuQvKW

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)