Berriak
Eu

Euskadi eta Brasilen arteko harreman kulturala finkatzen da

2010.eko irailak 18

Brasiliara egindako bisita ofizialaren azken egunean, Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzak Mercosur-en duen Ordezkaria, Carlos Alonso Zaldívar, Espainiako embaxadorea eta Américo Córdula, Identitate eta Dibertsitate Kulturalaren Ordezkariarekin hizketaldi bat izan zuten.

Sailburuordeak embaxadoreari Eusko Jaurlaritzak Kulturaren alorrean martxan jartzen ari diren egitasmoak azaldu zizkion. Gai nagusia Etxepare Institutua, Aizpea Goenaga zuzendari berria delarik izan zen. Alonso Zaldivárrek Cervantes Institutuarekin elkarlanean aritzeko asmoa azaldu zuen. Cervantes Institutuak Brasilian ezezik, beste bederatzi ordezkaritza ditu Brasilgo hiri nagusietan. Beraz, etorkizunean lankidetzarako kontuan hartuko diren alorrak zinema, antzerkia, musika eta abar izango dira.

Kultur Ministerio brasildarrean, Riverak Lularen politica kulturala  gertutik ezagutzeko aukera izan zuen. Halaber, bertako egitasmoak Eusko Jaurlaritzak dituenarekin bat datozela gogoz egiaztatu zuen, kultura hiru alorretan bereizten dutelarik: antropologikoa, hiritarra, eskubide bezala hartuz; eta ekonomikoa.

Córdula Ordezkariak, Lulak 270 herri indigenen kulturari, kultura popularrari eta inmigranteen kulturari emandako garrantzia mahaigaineratu zuen. Esan beharrekoa da gaur egun Brasilen 600 mila ijito inguru bizi direla. Bere apustua teknologia berrien bidez kultura guzti hauek herrialdearen ondarera integratuko dituen programak sustatzea da.

Baita kontseilaritzak aurrera daramatzan azken programak ere sakonago  ezagutu nahi izan zituen. Honekin lotuta, Riverak Euskadin kultura bonua ezarri zeneko, azken Gabonetako esperientzia azaldu zuen. Honako ekimenak ondasun kulturalak bost aldiz handiagotzera zuzendu zuen, gobernuak emandako dirutzarekiko. Arduradun brasildarrek informazio gehiago eskatu zuten, Brasilen antzeko sistema bat ezarri ahal izateko. 

Bestetik, 2011 Europalia Jaialdirako Brasil izando da herrialde gonbidatua. Ehundaka ikuskizun, zinema, antzerki-lan, artisautza eta dantzak, besteak beste, sei hilabetez azalduko dira Belgikan. Honako hau aukera ezin hobea izando da Euskadi eta Brasilgo artea gerturatzeko.

2 iruzkin
  • @mikelotaegi
    2010.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari baila samba. RT @Irekia_News Los lazos culturales entre Brasil y Euskadi se afianzan. http://bit.ly/aAZBnG

  • 2010.eko irailak 18

    Jesús. ¿Cómo se puede aceptar que en un comunicado del Gobierno se escriba "ha", de "haber", sin hache? Esto es muy poco serio... Por favor, tengan cuidado. Y al redactor que ha escrito esta noticia, le recomiendo un cuadernillo Rubio.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Rivera Sailburuordea eta Elvira Cortajarena Ordezkaria