Berriak
Eu

Bilbo eta Guggenheima Brasilian

2010.eko irailak 18

Antonio Rivera Blanco Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak  Brasilian irailaren 13tik 17ra ospatzen den Arkitektura eta Museoen Nazioarteko lehenengo Sinposioan, Guggenheim Bilbao esperientzia azaldu zuen.

"Guggenheim bilbon efektua deitutako esperientzia - Riverak argitu zuen - ezohizkoa da maila ezberdinetan: ekonimikoa, hirigintza, biztanleen barne konfiantza, hiria eta herrialdearen nazioarteko proiekzioa eta baita kulturalak ere". Era berean, Guggenheim Bilbao museoa modu berrian  kudeatzeko eman den eraginkortasuna, "Bilbon salbuespen bezala arrakastsua izan zen" azaldu zuen. Horrekin lotuta, Frank Gehryk diseinatutako museoaz hitz egiterakoan, nahiago du efetua dela esatea, modeloa baino.

Azalpenean, Riverak zehaztasunez argitu zuen Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin egindako elkarlanaren garrantzia. "Hasiera batean kritikoenak museoen kudeaketa McDonalizatua edo krensifikatua bezala definitu zuten akordioa, garai hartako New Yorkeko fundazioaren zuzendaria zela eta. Gogortasuna alde batera utzita esan beharrekoa da Guggenheim Bilbao museoa Krensek XXI. mendeko museoa izendatuz mahaiganeratu zuela".

"Funtsean ondare klasikoen museoen hierarkia alderantzikatzea eratzen da. Kolekzioaren, azalpen programaren eta arkitekturaren arteko  garrantzi erlazioa hemen alderantzikatzen da." Museoaren ezarpen bilbotarra esperientzia original eta arriskutsu bihurtuz eta baita arrakastatsua ere. 

Nahiz eta, Guggenheim Bilbaoren efektuaren balantzea eztabaidagabea izan, sailburuordeak oraindik areago iritsi daitekeela azaldu zuen. "Bisitari  kopuruari, ospeari, proiekzioari, azalpen kalitateari eta ekonomiari  dagokionez arrakasta eztabaidagabea da. Baina, badira oraindik ere New Yorkeko erakundearekiko menpekotasun gehiegi dagoela pentsatzen dutenak. Hura izan zen erositakoa. Ez da inor engainatzen. Baina, urteak igaro ondoren baliteke gehiago lortzea."

Brasileko hiriburuaren Kultura Ordezkaritzak gonbidatuta, Ángel Landabaso Álvarez, Europar Batasunaren Latinoamerikarako Zientzia eta Tecnología Aholkularia eta José Hanando López, Arte Ederretako Irakaslea Euskal Herriko Univertsitatean, beraien ikuspuntuak azaldu zituzten, Guggenheimaren implantazioak, bilboko hirian eragindako aldaketari buruz.

Simposioak berrogeita hamar jakitun elkartu zituen, hogei bat herrialdetatik etorriak. Jardunaldiak Oscar Niemeyerk sortutako hiriaren 50. utemugaren ospakizuna dela eta izan ziren. Honako hiria XX.mendean  hirigintzaren alorrean ikono bat bihurtu zen, UNESCOK Munduko Ondare izendatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Rivera Kultura Sailburuordea