Berriak Segurtasuna
Eu

Bitarteko udaltzainen lan-poltsa berria osatzeko lehen probak larunbatean izango dira, hilak 16, Gasteizko Europa Jauregian

2016.eko apirilak 08

Izena emateko epea datorren apirilaren 11ko goizeko 10:00ak arte egongo da zabalik

Bitarteko udaltzainen lan-poltsa berria osatzeko lehen azterketak larunbatean izango dira, hilak 16, Gasteizko Europa Jauregian, xede horretarako eratutako epaimahaiak atzo zehaztutakoaren arabera. Lehen proban, ezagutza teorikoak ebaluatuko dira. Bigarren proba psikoteknikoa izango da, nortasun-azterketa barne. Bi-biak nahitaezkoak izango dira, eta izaera kanporatzailea izango dute. Ondoren, bi azterketak gainditu dituzten pertsonak proba fisikoa egitera deituko dituzte.

Bitarteko udaltzainen poltsa berriaren xedea da Segurtasun Sailarekin hitzarmena izenpetu duten Euskadiko udalerrietan oporrak direla eta sor daitezkeen hutsuneak betetzea.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak martxan jarritako deialdi berri horretan parte hartzeko interesa dutenek izena emateko epea dute apirilaren 11ko, astelehena, goizeko 10:00ak arte. Une horretan amaituko da epea.

Gaur-gaurkoz, bostehun pertsonak baino gehiagok eman dute izena, eta hauta-probak egingo dituzte, baldin eta deialdiaren oinarrietan ezarritako betekizunak betetzen badituzte. Onartutakoen zerrenda apirilaren 12an, asteartea, argitaratuko da.

Deialdia martxoaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Oposizio bidezko hauta-proba bat egingo dute izangaiek, eta prestakuntza-ikastaro bat, orain bi urte lehen aldiz egin zen legez.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautatutako lagunak deituko ditu, lehentasun-hurrenkerari jarraituta, maiatzean 40 pertsonentzako prestakuntza-ikastaro bat egiteko. Ikastaroa amaituta, prestakuntza hori egiten duten pertsonek ebaluazio bat gainditu beharko dute eskuratutako ezagutzak egiaztatzeko, eta gai edo ezgai kalifikazioa emango zaie.

Deialdian interesa dutenek doako telefono-zenbaki honetara dei dezakete: 900 840 088, astelehenetik ostegunerako ordutegian, 8:30etik 16:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

Deialdiaren oinarriak eskura daude helbide honetan:

Deialdiko oinarriak (2016ko martxoaren 22ko EHAA)

 

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena elkarrizketatu nahi duten komunikabideek 946 079 282 zenbakira deitu behar dute.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Las primeras pruebas para conformar la nueva bolsa de agentes interinos de Policía Local tendrán lugar el sábado... https://t.co/9Hjxm20gti

  • @GlaciarBlue
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Las primeras pruebas para conformar la bolsa de agentes interinos de #PolicíaLocal, el día 16 en Vitoria-Gasteiz ➡ https://t.co

Komunikabideek behera kargatzeko