Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du eta-k 1990 eta 2011 artean mehatxatutako pertsonen txostena

2016.eko apirilak 08
  • Euskadin, 1990 eta 2011 urteen artean, eskolta behar izan zuten 3.300 bat pertsonek.
  • Horietatik 1.600 baino gehiago eskolta operazioaren bitartez babestu zuen  Eusko Jaurlaritzak eta gehienek 2 eta 14 urte artean egin zituzten eskoltarekin.
  • Eskoltaren bidezko segurtasuna nabarmen areagotu zen 1998tik aurrera, bereziki, alderdi politikoetako kargudunen artean.

Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak txosten bat aurkeztu du,  ETAk 1990 eta 2011 urteen artean mehatxatutako pertsonek jasandako sufrimendua islatzen duena. “Sufrimendu horren bidegabekeria aitortzea memoriaren zati bat da dagoeneko” esan du Fernandezek. Azterketa horrek aztertzen duen denbora-esparruan, EAEn eskoltaren bidez babestu behar izan ziren 3.300 pertsona, estimazio orokorren arabera. Horietatik erdiak, 1.619k, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuekin ordaindutako eskoltak izan zituzten.

2015. urtearen udaberrian Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuari lan hau agindu zion: 1990 eta 2011 urteen artean ETAren mehatxua jaso zuten pertsonek jasandako bidegabekeria islatu eta aztertzeko txosten bat egitea, hain zuzen ere, hertsapen horretatik babesteko eskoltaren beharra izan zuten pertsonek jasandako bidegabekeria.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernándezek aurkeztu du txostenaren edukia Donostian egin den prentsaurrekoan, egileak lagun zituela: José Ramón Intxaurbe, Eduardo J. Ruiz eta Gorka Urrutia.

Txostenaren helburuak

Azterlanaren helburua ETAk mehatxatutako pertsonei eragindako sufrimendu bidegabearen deskribapen kuantitatiboa eta kualitatiboa egitea da, errokonozimenduaren eta biktimen erreparazioaren arloan ondorioak ateratzeko. Fernandezek adierazi duenez, “ giza eskubideen urraketen alorrean iragana argitzea funtsezkoa da bizikidetza eta memoria eraikitzeko”. Horrela, txosten honen bitartez, errealitate hori “era ofizialean” geratzen da jasota sufrimenduaren bidegabekeriaren errekonozimendu “publikoa” eginez eta horrek “sufrimenduaren biktimei elkartasuna adieraztea” dakar berekin, esan du.

Analisi kualitatiboa: datuak

Ezin izan da erabili estimatutako 3.300 kasuen gaineko datuen erregistro ofizialik. Hori dela eta, Euskadiko aurrekontu orokorren kontura Segurtasun Sailak 1990 eta 2011 artean eskolta jarritako 1.619 pertsonen gaineko datuetan oinarritu da informazioaren ustiapena.

  • Denbora-esparrua. Pertsona horiek 2 eta 14 urte artean igaro behar izan zituzten eskoltarekin. Pertsona horien bi heren baino gehiagok 1 eta 5 urte bitartean eduki zuten eskolta, eta bosten batek 10 urtez, gutxi gorabehera. Aipatu beharrekoa da 5 pertsonak, gutxienez, eskolta eduki zutela txosten honek hartzen duen ia-ia denboraldi osoan (20 urte edo gehiago).
  • Aztertutako aldia (urteak). Eskolta jarritako pertsona kopuruak gora egin zuen 1998an, eta 2003an goia jo zuen, 2005eko su-etena baino lehen. Su-etena amaituta, eskolta zeukaten pertsonen kopuruak gora egiten jarraitu zuen 2010era arte (826 pertsonak zeukaten Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren konturako eskolta).
  • Esparruak. ETAren mehatxuak eragindako esparruaren barne zeuden kargudun politikoak edo alderdi politikoren bati loturiko pertsonak, enpresaburuak, hezkuntza-arloko pertsonak zein justizia-administrazioaren edo komunikazioaren arloetakoak. 1998tik aurrera, esparru guztietan hazi zen eskolten erabilera, bereziki kargudun publikoetan eta justizia-administrazioan.
  • Alderdi demografikoak. Eskolta izandako gizonak (% 65,78) gehiago dira emakumeak baino (% 34,22).
  • Lurraldeka. Bizkaikoa da eskolta jarritako pertsonen ehuneko handiena (% 38,17), Gipuzkoakoa gero (% 29,15), eta, azkenik, Arabakoa (% 11,7).

Datuen analisi kualitatiboa

Hamabost elkarrizketa egin ziren, galdetegi egituratu baten bitartez, eta, horrela, zenbait gai-bloke ondorioztatu dira, mehatxupean eta eskoltarekin bizitzearen ondorioei buruzko ideiak eta bizipenak jasota.

Txostenak mehatxuaren adierazpideak azaltzen ditu; hertsapena, jazarpena eta larderia. Baita hainbat bizipen ere, tartean, askatasuna eta intimitatea galtzea, eguneroko ohiturak aldatu beharra, lana aurkitzeko zailtasun erantsia, estigmatizazioa, familiakoen jokabideak, etab. Eskolta nahikoa izan ez eta mehatxua bete zen kasuak ere jaso ditu txostenak.

Giza eskubideen urraketak

Txostenak ondorioztatzen duenez, eskolta jarritako pertsonek giza eskubideen hainbat urraketa mota jasan zituzten. Izan ere, lanbide batean aritzeagatik edo herritarren ordezkari hautetsi izateagatik mehatxu edo hertsapen bidezko larderia-ekintzak askatasun ideologikoaren, kontzientzia- edo pentsamendu-askatasunaren eta adierazpen-askatasunaren aurkako erasoa dira. Horrenbestez, txostenaren arabera, mehatxu oro, besteak beste, bizitzeko eskubidearen, segurtasun-eskubidearen, mugimendu-askatasunaren, bizileku-askatasunaren eta lanbide-aukera librearen urraketa da.

Esparru kronologikoa

Azterlan honen ezaugarriak kontuan hartuta, ezinbestekoa da esparru kronologiko bat zehaztea. Hala, 1990eko hamarkadatik aurrera, gizarte-eremu desberdinetara hedatu zen ETAren atentatuen estrategia (sufrimenduaren sozializazioa izenez ezaguna) eta kale borrokaren aldeko apustua direla eta, terrorismoaren mehatxuaren aurkako babes-mekanismoak areagotu eta gehiago hedatu behar izan ziren. 

Ondorioak eta gomendioak

Azterlan hau koska bat gehiago da Nazio Batuek finkatutako bidean, biktimen erreparazioari dagokionez, eta egia-, justizia- eta erreparazio-printzipioei erantzuten die. Horrenbestez, txostenak hainbat iradokizun egiten ditu helburu horretarako; esaterako, iritzi publikoari jakinaraztea biktimek jasan duten sufrimendu bidegabea, erasoak eta hertsapenak erlatibizatzea ekiditea, estigmatizatutako pertsonen errekonozimendu publikoa sustatzea eta biktimen testigantzak biltzea. 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anae717
    2016.eko maiatzak 09
  • @jcarloslh
    2016.eko apirilak 22

    Comentario de Twitter:
    La estimación del número global de personas que tuvieron que ser escoltadas en Euskadi entre 1990 y 2011 es de... https://t.co/xOgjjKvd9M

  • @israelalon
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta el informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/Tj3CDfphCV

  • @euroberri
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @JManuelSainz
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @SantiagoReyes_
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @AsierAranbarriU
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @scorralgon
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @eajpnv
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @iurkullu
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Hoy hemos presentado el Informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 https://t.co/73YM8j2Fl7

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    #BakeaBizikidetza Eusko Jaurlaritzak aurkeztu du eta-k 1990 eta 2011 artean mehatxatutako pertsonen txostena ➡ https://t.co/GntI69aKlg

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    #PazConvivencia El Gobierno Vasco presenta el informe sobre personas amenazadas por ETA entre 1990 y 2011 ➡ https://t.co/E2goFga6jH

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Ramón Intxaurbe, Eduardo J. Ruiz, Gorka Urrutia