Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Klima-aldaketa kontrolatu ezean gizakion ongizateari eustea ezinezkoa izango dela adierazi du Roemer-ek

2010.eko irailak 17

AEBetako aditua Bilbon egiten ari diren Giza Eskubideen Nazioarteko IV. Biltzarrean parte hartu du

Merkatuetan esku hartu behar dute gobernuek belaunaldi guztientzako ongizatea bermatzeko

John Roemer aukera-berdintasunerako eta klima-aldaketarako AEBetako adituak ohartarazi duenez, "gizakion ongizateari eutsi ez ezik handitu ere egin daiteke, mundu-mailako isurketa-maila kontrolatuz gero". Baina arazo politiko bat dugu hemen, Roemeren ustez, "ikatzaren eta petrolioaren industriek ez dutelako eraldaketarik egin nahi". Gainera, AEBetako alderdi errepublikanoaren propagandari jarraiki, "klima-aldaketari buruzko ohartarazpenak ezkerrarekin lotu ohi dira" eta "AEBetako iritzi publikoak etsaitzat hartzen ditu aldaketak bultzatzen dituzten politikariak".

"Gaur egungo egoeraren eragileetako bat epe laburreko irabaziak lortu nahia izan da" Roemerek Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko IV. Biltzarrean emandako hitzaldian adierazi duenez.

John Roemerek teoria bat garatu du justiziari eta justiziak klima-aldaketaren azterketan dituen ondorioei buruz, eta, teoria horrek dioenez, , ikuspegi ekonomikotik begiratuta ingurumena pertsonen ongizatearen funtsezko osagaia da. Etorkizuneko belaunaldiak gu baino askoz hobeto egotea erabaki dezakegu Roemeren ustez.

Harvard-eko unibertsitatean Matematikako lizentzia summa cum laude atera zuen aditu hau Yale-eko unibertsitatean dihardu gaur egun eta amaieran esan duenez, "etorkizuna, klima-aldaketari dagokionez behintzat, AEBen esku dago, neurririk hartzen ez badu Txinak ez baitu ezer eraginkorrik egiteko presiorik izango. EB gauza gehiago egiten ari da AEBak baino eta Txina AEBak baino, nahiz eta Txinak ikatza ekoitzi, hots, gehien kutsatzen duen energia-iturria. Hori aldatzea lortuz gero, etorkizuneko belaunaldien ongizatea bermatzea lortuko dugu".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan