Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Urdaibaiko Erreserbak iritzia eskatu die herritarrei lurzoru ez-urbanizagarriaren erabilerak arautuko dituen Planaren inguruan

2016-04-06

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuak jakin nahi du zer iritzi duten bertan bizi diren pertsonek lurzoru ez-urbanizagarriaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plan (EKZP) berriaz, plan hori laster onartuko baita naturagune horretan. Horri begira, herritarrak informatzeko kanpaina bat diseinatu du. Kanpainak erreserbako hainbat leku zeharkatuko ditu, planaren helburuak eta eremu babestu horri ekar diezazkiekeen onurak azaltzeko. 

Zuzentze Plan berriari buruzko kanpainak barne hartzen du erakusketa iraunkor bat, patronatuaren egoitzan, Busturiako Udalerrian kokatutako Madariaga Dorretxean. Erakusketa gaur inauguratu dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko zuzendari-kontserbatzaile Paula Caviedesek eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendari Alexander Botok.

“Kanpainaren helburua da Zuzentze Planaren edukia herritarrei jakinaraztea eta planerako hobekuntza eta aldaketak ahalbidetzea. Horretarako, 45 egun izango dituzte herritarrek”, esan du Alexander Botok.

Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana (EKZP) dokumentu arautzaile bat da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurzoru ez-urbanizagarrian gauzatzekoak diren jarduerak antolatzen dituena, jasangarritasunaren ikuspegitik eta jasangarritasun-irizpideekin. Hau da Erreserba sortu zenez geroztik onartu den bigarren Zuzentze plana, lehenengoa 1993an  onartu baitzen.

Planaren edukia kontsulta daiteke Patronatuaren egoitzan bertan, www.euskadi.eus/urdaibai web-helbidean, Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako bulegoetan, udaletxeetan eta Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian, www.irekia.euskadi.eus. Atari horretan, gune bat ireki da eztabaida errazteko eta iradokizunak jasotzeko.

 “Informazio-kanpainaren amaieran, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Zerbitzuak aztertuko ditu aurkeztutako alegazioak eta ekarpenak eta erantzuna emango die, eta, egokitzat joz gero, dokumentuan txertatuko ditu, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak behin betiko onartu dezan”, zehaztu du Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen zuzendariak. 

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @IngurumenEJGV
    2016-04-25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Parte hartzeko ➡ https://t.co/jJ48DXCkuc
    https://t.co/ZXO3YIq2rp

  • Argazkia SN Robot
    @IngurumenEJGV
    2016-04-25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Reserva de Urdabai pide la opinión a la ciudadanía sobre el Plan que regulará los usos del suelo no urbanizable ➡ https://t.…

  • Argazkia SN Robot
    @konpantzia
    2016-04-15

    Comentario de Twitter:
    La Reserva de Urdabai pide la opinión a la ciudadanía sobre el Plan que regulará los usos del suelo no urbanizable https://t.co/Gkr30vN3JZ

  • Argazkia SN Robot
    @vlahebo
    2016-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Reserva de Urdabai pide la opinión a la ciudadanía sobre el Plan que regulará los usos del suelo no urbanizable ➡ https://t.…

  • Argazkia SN Robot
    @macpetri
    2016-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La Reserva de Urdabai pide la opinión a la ciudadanía sobre el Plan que regulará los usos del suelo no urbanizable ➡ https://t.…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Paula Caviedes