Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du legegintzaldi honetarako helburuak «betetzen ari direla», baita ekonomikoak ere

2016.eko apirilak 07

Iñigo Urkullu elkarrizketatu dute Euskadi Irratian

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du legegintzaldi honetarako helburuak «betetzen ari direla», baita enpleguan eta ekonomian ezarritakoak ere. Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan gogora ekarri duenez, langabezia-tasa jaisten ari da eta Gizarte Segurantzan 30.000tik gora afiliatu berri daude. Hala ere, lehendakariak, Jaurlaritzan mila egun bete izana ospatzeko atzo Lehendakaritzarn egindako ekitaldian bezala, nabarmendu du lanean jarraitu beharra dagoela, besteak beste, langabezia % 10etik behera jaisteko helburua lortzeko 2020 urterako.

Lehendakariari Euskadin hauteskundeak aurreratzeari buruz ere galdetu diote. Urkulluk azpimarratu duenez, «egoera normala» balitz, erkidegoko hauteskundeak uda ondoren egingo lirateke, baina Madrilen hauteskundeak aurreratzeak Eusko Legebiltzarreko egoera eta alderdiena zer-nola baldintzatzen duen ikusi behar da, ekainean kanpaina betean egongo direlako, eta maiatzean, berriz, aurrekanpainan.

Halaber, lehendakariak, atzo Altuna y Uria enpresaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldian egon zenez, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriaren hitzak eskertu ditu, enpresaren zuzendari izandako eta ETAk atentatu batean 2008an eraildako Inaxio Uriaren «hilketarekin ezin daitekeela ados egon» berretsiz.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak ziurtatu du legegintzaldi honetarako helburuak «betetzen ari direla», baita ekonomikoak ere ➡ https://t.co/utQC912472

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asegura que se están cumpliendo los objetivos planteados en la legislatura, también los económicos ➡ https://t.co/YOyEJUuLod

  • ana
    2016.eko apirilak 07

    me alegro @iurkullu a por todas , le doy todo mi apoyo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)