Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

“Nerabeak Krisi Garaian” biltzarraren hasiera-ekitaldia

2009.eko urriak 21

Gemma Zabaleta, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua:

"Ez da nahikoa gazteei erreparatzea egoerak zailtzen edo lehertzen direnean; horrek gazteak arazo bihurtu besterik ez du egiten eta ez dira arazoa"


Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, Bibiana Aído Berdintasun ministroa ere bertan zela, Portugaleteko udalak antolatu duen "Nerabeak Krisi Garaian" biltzarraren hasiera-ekitaldian parte hartu du gaur.

Bere mintzaldian, Gemma Zabaletak azpimarratu du "asko direla gaur egungo gazteek bizi duten egoerari buruzko galderak, bere kezkei buruzkoak, harreman sistemei buruzkoak eta horretan helduok dugun eginkizunari buruzkoak".

Ildo horretan, "ezinbestekotzat" jo du erantzunak aztertzea, eta horretarako, "gazteen iritziak aintzat hartu behar ditugu eta eraikitzen ari garen mundua begi kritikoz, oso begi kritikoz, aztertu".

Horretarako, bere ustez, udalek "zeregin eta zeresan handia dute, adin txikiko herritarrak baztertuta edo marjinatuta senti ez daitezen eta etorkizunean aukerak izan ditzaten".

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak aipatu du gazteak "etorkizuna, aurrerapena, eta zerbait berriaren aukeradirela", horregatik "ez da nahikoa gazteei erreparatzea egoerak zailtzen edo lehertzen direnean; horrek gazteak arazo bihurtu besterik ez du egiten eta ez dira arazoa".


Bere aburuz, gazteek "hezkuntza, enplegu, kultura arloetan erronka suposatzen dute eta beren bideak emantzipazioaren, berdintasunaren eta solidaritatearen aldeko borroka laburtzen du".

Hori dela eta, Zabaletak Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa agertu du, eta batez ere bere Sailarena, haurtzaroaren eta nerabezaroaren arloko politika indartzeko zuzendaritza berri baten bidez -Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza- eta zeharkako era batean ulertuta.

"Horrek esan nahi du -esan du- politika horrek gazteen eta gazteentzako begirada aintzat hartzen duela arlo sektorial guztietan: hezkuntzan, osasunean, gizarte zerbitzuetan, aisialdian eta lurralde antolamenduan".

Sailburuak gazteengan bereziki eragina duten gizarte-gertakariak aintzat hartu ditu. "Erreferentzia egiten diot familiarekiko eta komunitatearekiko loturak ahultzeari edo, gizartetik baztertzeko arriskuak areagotu eta dibertsifikatzeari, berezko biografia osatzeko aukerak eta alternatibak biderkatzen badira ere".

Ildo horretan, azpimarratu du "krisialdi ekonomiko larri bateko une zailetan, hain zuzen ere, izaten dela "ziurtasun gabeko etorkizuna" planteatzen denean, eta horrek gazteak behartzen ditu beren eguneroko bizimodua "ahal duten bezala eta nostalgiarik gabe" moldatzera".

Horixe da beren abantaila -esan du sailburuak bukatzeko-. Aurrerantz begiratu ahal dute. Erantzukizun publikoak ditugunon konpromisoa da, hain zuzen re, baliabideak eta bideak eskaintzea beren proiektuak askatasunez gara ditzaten".

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 21a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera