Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
qrcode

Basogintza sektoreko 21 profesionalek Euskadin kudeatutako lehen Motozerralari Txartel Europarra eskuratzeko prestakuntza jaso dute

2016-04-06

• Egiaztagiri hori lortzeko prestakuntzaren helburu nagusia da sektoreko arriskuak minimizatzea, izan ere, sektorean lan istripuak larritasun maila handikoak izan ohi dira.

• Hauek dira HAZI Fundazioak emandako lehen tituluak, HAZI baita ikastaro horiek emateko eta EFESC Agentzia Europarraren egiaztagiria entregatzeko Kantauriko Itsasertzean homologatutako dagoen erakunde bakarra.

Gaur goizean lehen motozerralari txartel europarrak (ECC) entregatu dira Fraisoro Eskolan. Txartelak Euskadin kudeatu dira oso-osorik, ikastaroak eta titulazioaren egiaztagiriak Euskadin eman baitira, EFESC Estatu Agentziaren lankidetzarekin. Basogintzaren sektoreko 21 profesional izan dira (11 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan) txartel horiek lortzen lehenak. Txartelek egiaztatzen dute ECC1 eta ECC2 ikastaroak gainditu dituztela, non langilearen beraren eta lantaldearen segurtasuna areagotu beharra bereziki azpimarratu den.

HAZI Fundazioaren homologazioa, titulu hori emateko gaitasuna duen erakundea den heinean, basogintzaren sektoreko profesionalak trebatzeko premiari erantzuteko ez ezik istripu arriskuak minimizatzeko ere sortu zen. Horrez gain, sektorearen iraunkortasun ekonomikoa eta ingurumenekoa handitzea, etekina areagotzea eta intrusismo profesionala gutxitzea ere bilatzen zen.

“Homologazio hau erakundeak Euskadin basogintzaren eta egurraren sektorea bultzatzeko egiten ari direnaren adibide bat da, sektore horietako profesionalen trebakuntzan aurrera pauso bat eta sektoreko konpetentziak eta enplegagarritasuna hobetzeko erakunde publiko eta pribatuen artean egindako elkarlanaren emaitza”, adierazi du Peli Manterolak, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak.

Izan ere, exekutiboaren hiru lurralde historikoetako diputazioen arteko lankidetzari esker egin ahal izan da proiektua, erabilera publikoko basoak utzi baitituzte ikastaroen praktikak egiteko. Proiektuan parte hartu dute, halaber, ekoizleen sektoreak, Baskegur Euskadiko egurraren elkarte profesionalaren bitartez, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko nekazaritza eskolek (Derio, Fraisoro eta Arkauti), non ikastaroak ematen baitira.

Europan balioa duen egiaztagiria

Euskal erakundeek ECC egiaztagiriaren alde egin zuten hasieratik, zeina EFESC agentzia europarrak kudeatzen duen eta jada bederatzi herrialdek erabiltzen duten profesionalak trebatzeko metodo gisa. Sistema horrek errazago egiten du basogintzako langileen mugikortasuna Europar Batasunaren barruan, kualifikazio nazionalak egiaztatu eta sustatzen baititu herrialde kideen artean Europako eremuaren barruan.

Hasteko, irakasleak berak prestatu ziren, eta horiek garatu dituzte ondoren ikastaroak. Ikastaroek zati praktiko handia izan dute eta lanpostu bakoitzean aplikatu dira efizientzia eta segurtasuna handitzeko; hori dela-eta, langileek beren tresnekin egin dute ikastaroa.

21 pertsonek ECC1: Motozerra zaintzea eta trontzatzek teknikak ikastaroa gainditu zuten, eta hauetako 16ek ECC2: tamaina ertainako zuhaitzak mozteko teknikak lortu zuten ere.

Lehen bi ikastaroak Bizkaian eta Gipuzkoan eman dira. Hil honetatik aurrera, bigarren heziketa edizioa hasiko da hiru lurraldetan: Arkautiko Nekazaritza Institutoan, Derioko Nekazaritza Eskolan eta Fraisoro Eskolan.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @FraisoroEskola
    2016-04-08

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Basogintza sektoreko 21 profesionalek Euskadin kudeatutako lehen Motozerralari Txartel Europarra eskuratzeko... https://t.…

  • Argazkia SN Robot
    @lanbideejgv
    2016-04-07

    Comentario de Twitter:
    Basogintza sektoreko 21 profesionalek Euskadin kudeatutako lehen Motozerralari Txartel Europarra eskuratzeko... https://t.co/4b4A3lrjLc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)