Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Mexikoko gobernuaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatuko du laneratze-programak eta -politikak ezagutzeko

2016.eko apirilak 06

Ignacio Rubí, Mexikoko Errepublikako Gobernuko Lan eta Gizarte-aurreikuspen Idazkaritzako Gizarte-aurreikuspeneko idazkariordea izango da ordezkaritzaren buru. Ministrordearen baliokidea den kargua da. Harekin batera etorri da Carmen Soto Jaimes, Mexiko eskualdeko Metepec hirian kokatutako EDUCARE hezkuntza- eta pedagogia-zentroko zuzendari eta inklusio-arloan aditua. Hain zuzen, bisitaldiaren helburua Euskadin egiten diren laneratze- eta kohesio-programak eta -politikak ezagutzea da. Hiru egun iraungo dituen bisita ofizialean hiru probintziak bisitatuko dituzte.

 

Bi agintariak Eusko Jaurlaritzan egoitzan, Lakuan, izan dira gaur goizean, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia, Gizarte Politiketako zuzendari Emilio Sola, Lanbideren zuzendari nagusi Adolfo Alustiza eta Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagarekin bilduta. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen dituen politikak aurkeztu zaizkie Mexikoko gobernuaren ordezkariei, eta, ondoren, eguerdian, Eusko Legebiltzarrera lagundu dituzte, Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak ongietorria eskain ziezaien.

Arratsaldean, Arabako Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatu Beatriz Artolazabal eta Elhabe-Euskadiko Lan Babestuaren Erakundeen Elkarteko koordinatzaile Pablo Moratallarekin eta Eusko Jaurlaritzako kideekin batera, ordezkaritzak Indesaren lantokia bisitatuko du Jundiz industria-gunean. Bertan, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen zuzendari eta Indesako arduradun José Luis Alonsok erakundeak egiten duen lana aurkeztuko die; kalitatezko enplegu-aukera jasangarriak sortzea, arlo sozioekonomikoari eta ingurumenari dagokienez, desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Bihar, idazkariordea eta bere laguntzailea Gipuzkoan izango dira, Lide Amilibia, Emilio Sola, Pablo Moratalla, Lanbideko Lan-aktibazioko zuzendari Gotzone Sagardui eta Lanbideko Diru-sarrerak Bermatzeko eta Enplegurako Prestakuntzako zuzendari Juan Ibarretxe lagun dituztela. Hegalak Zabalik Fundazioaren eta Gureak enpresaren jarduerak ezagutu dituzte bertatik bertara. Desgaitasunen bat duten pertsonentzat lan-aukera egonkorrak eta egokituak sortzeko eta kudeatzeko eratu zen enpresak egun abian dituen programak ezagutuko dituzte eta, ondoren, Pauso Berriak ekimenari buruzko informazioa eman diete.

Arratsaldean, Bilbora itzulita, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñarekin bildu eta Lantegi Batuaken lan egiten duten eta adimen-desgaitasunen bat duten 33 pertsonei Lorezaintza eta garbiketako profesionaltasun-ziurtagiriak banatuko zaizkien ekitaldian hartuko duten parte. Bizkaia Plaza eraikinean izango da, 18:30ean.

Ostiralean Lantegi Batuaken lantokia ezagutuko dute, Lide Amilibia, Emilio Sola, Pablo Moratalla, Gotzone Sagardui eta Juan Ibarretxe lagun dituztela. Enpresa hori Bizkaiko handiena da lan-babestuaren esparruan. Ondoren, Balmasedara joango dira, Urbegi Fundazioaren lantokira. Izen bereko enpresa-taldeak sortu du orain gutxi, eta hiru ekimen jarri ditu abian Bizkaian, guztiak ere laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen orientazio, prestakuntza eta laneratzearen esparruetan.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Una delegación del gobierno de #México visita #Euskadi para conocer los programas y políticas de inserción laboral ➡ https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)