Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Europak interesa adierazi du pobreziaren aurkako prestazio publikoen euskal ereduaren gainean

2016.eko apirilak 06

Pobreziaren eta bazterketaren aurkako borrokan Euskadin garatutako esperientziaren gainean interesa agertu dute Europako legebiltzarkideek, EB osorako gutxieneko errenta-sistema aplikatzea aztertzen ari direnez. Lanbideko Lan-aktibazioko zuzendari Gotzone Sagarduik duela hogeita bost urtetik gora ezarri zen prestazio publikoen euskal sistemaren lorpen nagusiak aurkeztu ditu gaur Europako Parlamentuan. 

 

Pobreziaren aurkako parlamentuko taldeartekoa Europa osorako gutxieneko errenta-sistema aplikatzeko egiten ari den azterketaren esparruan, Lanbideko Lan-aktibazioko zuzendariak duela 25 urte baino gehiagotik hona Euskadin gauzatutako esperientzia aurkeztu du gaur Bruselan.

Hitzaldian, Gotzone Sagarduik azpimarratu du prestazio publikoen sistemaren ekarpena (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Etxebizitza Prestazio Osagarria eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak) funtsezkoa izan dela Euskadiren egonkortasun sozioekonomikoan, eta, horri esker, euskal gizartea Europako kohesionatuenetako bat dela, pobrezia-egoeren gainean kontrol handia dutenetako bat izateaz gain.

Lanbideren arduradunaren iritzian, Euskadiko diru-sarrerak bermatzeko politika ez zen diseinatu epe laburrean gutxieneko baliabideetarako sarbidea eskaintzeko bakarrik. «Programen alderdi teknikoak diseinatzeko garaian –adierazi du Gotzone Sagarduik–, epe luzean biztanleriaren egonkortasun ekonomikoa bermatzea hartu zen kontuan, eta horretan izan du arrakasta handiena». Egun, aparteko gastuei aurre egiteko baliabiderik ez duten etxebizitzetan bizi diren herritarrak Euskadi osoko biztanleriaren % 22,5 dira. Espainian, % 42,7 dira; EB-28an % 38,9; eta eurogunean % 36. Alemanian eta Frantzian, % 33 inguru dira. Suedia bakarrik dago EAEren datutik behera, adierazle horri dagokionez.

Enpleguaren arloan, Euskadi da krisiaren gogorrenean Gizarte Segurantzan afiliatutako herritarren kopuru handiena izan duen autonomia-erkidegoa, lan-adinean dagoen biztanleria kontuan hartuta: 2013 amaieran, % 59,4; Madrilen, % 59; Katalunian, % 56,5; eta Espainian, batez bestean, % 50,7.

«Diru-sarrerak bermatzeko politikari loturiko egonkortze automatikoko prozesu ekonomikoek argitzen dute zergatik izan den Euskadi langabeziak gutxien kolpatu duen erkidegoa Espainian: 2009 eta 2013 artean, langabezia % 13,3koa izan zen; Madrilen % 16,8koa; Katalunian % 19,7koa; eta Espainian, batez bestean, % 22koa», Gotzone Sagarduik azaldu duenez.

Langabezia-maila hori, % 13,3, zazpi puntu txikiagoa da Euskadin lehen diru-sarrerak bermatzeko programa abian jarri zenean baino: 1989an, langabezia % 20,5ekoa zen. «Izan ere, Euskadiko langabezia-maila txikienetako bat da Espainian. 1989an, aldiz, diru-sarrerak bermatzeko programa abian jarri aurretik, langabezia-mailak Espainiako eskualde txiroenetakoa baizik ez zuen hobetzen», gaineratu du Lanbideko Lan-aktibazioko zuzendariak.

 

Pobreziaren aurkako taldeartekoa

Pobreziaren aurkako taldeartekoa hogeita hamar bat diputatuk osatzen dute eta Euroganberako gainerako kideei irekita dago. Talde horren helburu nagusia da muturreko pobrezia-egoeran dauden herritarren kezkak Europako Parlamentuaren lanetan kontuan hartzea, muturreko pobrezia-egoeran dauden herritarrak irudikatzea, pobreziaren aurkako borroka lehentasunezkoa izateko indarrak mobilizatzea, pobreen esperientziaren araberako txostenak eta proposamenak aztertzea eta Europako erakundeetan pertsona guztien duintasunaren aldeko askotariko ekimenak sustatzea.  

Talde horretako kideen iritzian, pobrezia oinarrizko eskubideen eta giza duintasunaren urraketa baizik ez da, eta pobreziaren aurkako borrokan Europar Batasunaren politikek ikuspegi global eta integratua izatea sustatzen dute arlo hauetan: enplegua, osasuna, gizarte-babesa, hezkuntza, gazteria, kultura, ekonomia- eta diru-batasuna, euroa, aurrekontua, zirkulazio librea, etab.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CastroConfi
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RGI] Europa se interesa por el modelo vasco de prestaciones públicas contra la pobreza ➡ https://t.co/4Az8SiB3ok https://t.co/

  • @euroberri
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RGI] Europa se interesa por el modelo vasco de prestaciones públicas contra la pobreza ➡ https://t.co/4Az8SiB3ok https://t.co/

  • @edubara
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Europa se interesa por el sistema vasco de prestaciones contra la pobreza https://t.co/hLd3BQinYx https://t.co/aZoUn8rGMB…#pobreza

  • @CeroSacrificios
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RGI] Europa se interesa por el modelo vasco de prestaciones públicas contra la pobreza ➡ https://t.co/4Az8SiB3ok https://t.co/

  • @mikel_uriguen
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DBE] Europak interesa adierazi du pobreziaren aurkako prestazio publikoen euskal ereduaren gainean ➡ https://t.co/mFr6G9IRCt

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DBE] Europak interesa adierazi du pobreziaren aurkako prestazio publikoen euskal ereduaren gainean ➡ https://t.co/mFr6G9IRCt

  • @ConsejeroD7
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [DBE] Europak interesa adierazi du pobreziaren aurkako prestazio publikoen euskal ereduaren gainean ➡ https://t.co/mFr6G9IRCt

  • @basterra_maider
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RGI] Europa se interesa por el modelo vasco de prestaciones públicas contra la pobreza ➡ https://t.co/4Az8SiB3ok https://t.co/

  • @GlaciarBlue
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RGI] Europa se interesa por el modelo vasco de prestaciones públicas contra la pobreza ➡ https://t.co/4Az8SiB3ok https://t.co/

  • @nmelg
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [RGI] Europa se interesa por el modelo vasco de prestaciones públicas contra la pobreza ➡ https://t.co/4Az8SiB3ok https://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)