
Cristina Uriartek Bridgestoneren Basauriko lantegia bisitatu du
Enpresak Eusko Jaurlaritzarekin praktikatarako duen programaren baitan kokatzen da bisita. 45 ikasle ari dira uneotan lantegi honetan praktikak egiten
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera, Bridgestoneren Basauriko lantegia bisitatu du gaur arratsaldez. Bisitaren helburua, pneumatikoak ekoizten dituen enpresa honek Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan garatzen duen praktika-plana bertatik bertara ezagutzea izan da.
Sailburuak eta sailburuordeak lantokiko Giza Baliabideen arloko arduradunekin bilera izan dute. Enpresa beronen prestakuntza nahiz garapen planak ezagutu ahal izan dituzte bertan. Uriartek enpresa, Lanbide Heziketako ikastetxe, Unibertsitate eta Administrazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia nabarmendu du, eta lankidetza horren helburua ikasleen garapen profesionala zein enplegua hobetzea dela zehaztu. Era berean, lanaren bidezko formazioak duen garrantzia azpimarratu du, era horretan pertsonek ekoizpen prozesuen gaineko ezagutza handiagoa hartzen baitute, eta sarri askotan, baita lan-talde eta instrumentu konplexuen erabileraren gainekoa ere.
Uriarte eta Arevalok enpresako arduradunekin Lanbide Heziketa Dualaz hitz egiteko ere baliatu dute bisita hau. Izan ere, prestakuntza mota honek gero eta eskaera handiagoa eta harrera hobea baitu ikasleen artean, enpresetan zein Lanbide Heziketako ikastetxeetan, erakusten ari den emaitza onei esker.
313 ikasle Bridgestonen
Ikasleentzako praktika programa 2013an jarri zen abian. Egun, 20 eta 28 urte bitarteko 45 gaztek Basauriko lantegian egin ditzakete praktikak, hiru hilabetez Lanbide Heziketakoen kasuan –martxotik maiatzera-, eta bederatzi hilabetez unibertsitate-ikasleen kasuan. Ekimen honen bidez, Lanbide Heziketako, negozio eskoletako zein unibertsitateetako ikasleek bertan osatu dezakete euren ikasketa prozesua, Lantokietako Prestakuntza moduluaren baitan.
Bridgestoneren Basauriko lantokian praktikak egiten dituzten ikasleak hamar familia profesionaletakoak dira: administrazioa, informatika, mantenua eta ekoizpen zerbitzuak, merkataritza eta marketina, kimika, elektrizitatea eta elektronika, osasuna, fabrikazio mekanikoa, segurtasuna eta ingurumena, Gainera, ikasleen prestakuntzari jarraipena egiten dioten zenbait irakasle ere badituzte lantokian. Hauek, praktika aldia amaitzean, ebaluazio txostena osatuko dute.
-
2016-04-14
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Visita al alumnado que realiza sus prácticas en Bridgestone, Basauri https://t.co/UHcEWGQGpJ https://t.co/92M7IA75IM -
2016-04-13
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Visita al alumnado que realiza sus prácticas en Bridgestone, Basauri https://t.co/UHcEWGQGpJ https://t.co/92M7IA75IM -
2016-04-13
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Visita al alumnado que realiza sus prácticas en Bridgestone, Basauri https://t.co/UHcEWGQGpJ https://t.co/92M7IA75IM -
2016-04-13
Comentario de Twitter:
Visita al alumnado que realiza sus prácticas en Bridgestone, Basauri https://t.co/UHcEWGQGpJ https://t.co/92M7IA75IM -
2016-04-10
Comentario de Twitter:
Cristina Uriarte visita la planta de Bridgestone en Basauri https://t.co/UFxTmrLFtJ