Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Altuna y Uria enpresaren 50. urteurrenean izan da, Azpeitian

2016.eko apirilak 06

Iñigo Urkullu lehendakaria Azpeitian izan da gaur, Altuna y Uria enpresaren 50. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldian. Lehendakariak, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi lagun zuela, gogora ekarri du enpresa zailtasunak gainditu izanaren adibide dela eta 2008 urtean ETAk eraildako Inaxio Uria zuzendari izandakoaren aldeko hitzak egin ditu.

Enpresak, Gipuzkoako obra zibiletan erreferentzia denak, aste honetan egingo ditu urrezko ezteiak. Gaur arratsaldean San Agustin kultur zentroan egin den ekitaldian izan da enpresaren egungo arduradun María Uria, eta lehendakariak eskerrak eman dizkio bere familiak egindako lanarengatik.

«Zailtasunak gainditzearen adibide zarete eta gure herriko bikaintasuna ordezkatzen duzue», baieztatu du Urkulluk. Gainera, enpresaren balioekin identifikatuta dagoela adierazi du; alegia, sakrifizioa, elkarlana, etengabeko hobekuntzarako grina, ingurunearekiko konpromisoa eta berrikuntzarako joera. «Izaera eredugarri hori eskertu behar dugu, lan egin eta aberastasuna sortzeko helburu hori, betiere sustraiak eta ingurune hurbilarekiko konpromisoa oinarrian dituena», adierazi du.

Lehendakariak, halaber, Inaxio Uria omendu nahi izan du. Hainbat urtez zuzendu zuen enpresa, harik eta ETAk 2008an erail zuen arte. «Aurrera egin duzue eta familia osoa horretaz harro egon zaitezkete», gaineratu du. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste en Azpeitia al 50 aniversario de la empresa Altuna y Uria https://t.co/wHwMBAuFK3

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Altuna y Uria enpresaren 50. urteurrenean izan zen atzo, Azpeitian ➡ https://t.co/peFFulJ71g

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)