Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Gobernu-programaren balantzea egin du: «Emandako hitza bete dugu»

2016.eko apirilak 06

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzak gauzatutako ekimenak errepasatu ditu, eta 2020rako erronkak zehaztu. Lehendakaritzan egin den ekitaldian izan da, 2013ko apirilean gobernu-programa aurkeztu zenetik 1.000 egun igaro diren honetan. «Emandako hitza bete dugu», adierazi du lehendakariak programaren betetze-mailaren aurkezpenean.

Euskal herri-administrazioko 200 kargudun publikoren aurrean, lehendakariak adierazi du abian direla hitz emandako 629 ekimen eta plan estrategiko guztiak. Lehendakariak azpimarratu du defizitaren helburuak bete direla, eta bermatuta daudela politika sozialak, Euskadi ekonomiaren eta enpleguaren hazkundearen bidetik doala gaineratuz.

Urkulluk azaldu du Eusko Jaurlaritza etorkizunera begira dagoela. Horrenbestez, Euskadik 2020ra arte aurre egin beharreko sei erronkak zehaztu ditu:

  • Langabezia % 10etik behera egotea
  • BPGa Europako batez bestekoa baino % 125 handiagoa izatea
  • Eskola-porrota % 8tik beherakoa izatea
  • Estatus politiko berria, onartuta
  • Bakegintza eta bizikidetza: ETAren behin betiko armagabetzea, memoria historikoa, gizarte-topaketa
  • Euskadi Basque Country proiektua, garatuta

 

Informazio gehiago:

- aurkezpenaren Powerpoint-a

- ekimenen zerrenda

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Balance1000días El lehendakari hace balance del programa de Gobierno: ”Hemos cumplido la palabra dada” ➡ https://t.co/JRvfq0ks

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)