Berriak
Eu

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren proposamenak aurkeztu ditu Nazio Batuen Garapenerako Mundu Agendaren gomendioei erantzuteko

2016.eko apirilak 06

Iñigo Urkullu: «Erronkak hain handiak izanik, lurralde bakar batek ere ezin die ezikusia egin»

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean inauguratu du garapenerako politika publikoen koherentziari buruzko nazioarteko jardunaldia, Nazio Batuen erakundeak 2015eko irailean onartutako 2030 arteko Garapenerako Mundu Agendari loturiko aukerak eta erronkak aztertu direna.  Jardunaldia antolatu du Elankidetza-garapenerako lankidetzaren euskal agentziak, eta lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren proposamenak aurkeztu ditu, 2030 arteko Agenda berriak zehaztutako gomendioei eta erronkei –garapen jasangarriaren helburuetan gauzatzen direnei– erantzutea xede dutenak.

Lehendakariaren iritzian, «erronkak hain handiak izanik, lurralde bakar batek ere ezin die ezikusia egin», eta berretsi duenez, «Euskadik aurrerapauso bat emango du esparru horretan». Bere ustean, «ezin dira logika kontrajarriak onartu lurralde bakoitzaren berezko arazoei eta arazo globalei aurre egiterakoan, azken horiek gizarte guztienak ere badirelako».

Euskal agenda Garapen Jasangarriko Helburuetan

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko garapenerako politikek koherentzia izateko erreferentzia-esparrua aurkeztu du.

Gaur aurkeztutako proposamenak hiru esparru nagusi nabarmentzen ditu. Batetik, euskal curriculuma sendotzea, bertan garapen-eredu gizatiar, jasangarri eta ekitatibo baten oinarrizko printzipioak txertatuta, etorkizuneko belaunaldiak elkartasunean, gizarte-justizian eta giza eskubideen errespetuan hezteko xedez.

Bestetik, garapenerako politiken norabidea aldatzearen alde apustu egitea, horien jarraibideak gizarte-garapenera bideratutako politika publikoetan ere txertatzeko.

Eta azkenik, Jaurlaritzaren proposamenak, Euskadiren atzerri-ekintza –Basque Country estrategiaren bitartez– gizarte-eraginkortasunaren eta ekologiaren defentsan oinarritutako lehiakortasuna sustatzera bideratzea du xede, euskal politiken bereizgarri izan daitezen.

Lehendakariak nabarmendu duenez, «Euskadiko lehiakortasun-ereduaren oinarrian giza garapen jasangarria dago, ez merkatuko lehia, ez eskubideen murrizketa, ez prekarietatea, ez pertsonen segurtasun eza, ezta natura-baliabideak suntsitzea ere».

Jardunaldia: Nolako ekarpena egin diezaieke Euskadik Garapenaren Mundu Agendaren erronkei?

Galdera horri erantzuteko xedea dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Hegoa Institutuarekin (EHU), Deustuko Unibertsitatearekin eta Euskadiko garapenerako irabazi asmorik gabeko erakundeen koordinakundearekin batera gaurko antolatu duen nazioarteko topaketan parte hartzen ari diren 300dik gora lagunek.

Jardunaldia abiarazi dute Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia-unitateko Politiketako analista nagusi Ernesto Soria Moralesek eta NBEko Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Batzordeko kide María Virginia Bras Gomesek.

Esparru-hitzaldien ondoren, bi eztabaida-saio antolatu dira, hezkuntzari eta enpresari buruz hurrenez hurren. Bi arlo horietako adituak Garapenerako Mundu Agendak arlo horietan zehazten dituen erronken eta aukeren gainean jardun dira. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Aran_Acha
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@Gob_eus-en proposamenak Nazio Batuen Garapenerako Mundu Agendaren gomendioei erantzuteko ➡ https://t.co/cGH55uMMjI https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus-en proposamenak Nazio Batuen Garapenerako Mundu Agendaren gomendioei erantzuteko ➡ https://t.co/ZHt2HK8o7m https://t.co/N7FYKZVLUi

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Propuestas de @Gob_eus para responder a las recomendaciones de la Agenda Mundial de Desarrollo de Naciones Unidas ➡ https://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)