Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren ustez "energia-eraginkortasuna" da "gauzatzeke dugun iraultza"

2010.eko irailak 20

Baliabideak "modu eraginkor eta iraunkorragoan” kudeatzearen alde agertu da Euskadi “energiaren kudeaketaren arloan erreferente” bihur dadin

Patxi López lehendakariak gaur goizean FAGOR konpainiak Basaurin (Bizkaia) daukan lantegiko intermetagailua inauguratu du. Instalazio berriak bisitatu baino lehen, lehendakariak Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriekin daukan konpromisoa berretsi du, baita “energia arlo guztietan –eolikoa, itsasokoa eta elektrikoan- motor ekonomiko” bihurtzeko nahia ere. Zentzu horretan, lehendakariak Climate Group ospetsuak Bernabé Unda New Yorkera gonbidatu duela azpimarratu du eta bertan, Eusko Jaurlaritza auto elektrikoaren arloan egiten ari den lana azalduko du, eta “horrek argi uzten du bide horretatik jotzeko egin dugun apustuak pizten duen interesa eta hazteko egin behar dugun bide luzea”. “Auto elektrikoaren G-20an gaude, eta hori harro egoteko arrazoia da, zalantzarik gabe”, gehitu du.

Euskadi energiaren kudeaketaren arloan “erreferente” izan dadila. Euskal gizarteak aurrean daukan “erronka” da eta Eusko Jaurlaritza “konprometituta” dago, Patxi López lehendakariak gaur goizean Fagor enpresak Basaurin (Bizkaia) daukan intermetatzaile lantegi berrira egin duen bisitan adierazi duen bezala. Gizarte modernoek oraindik “iraultza bat gauzatzeke” daukatela azpimarratu du, hau da, “energiaren erabilera eraginkorra lortzea”. “Euskadik energiaren arloan daukan erronka ez datza soilik baliabideak modu iraunkor eta eraginkorragoan kudeatzean, beharra bertute bihurtu behar da eta energiaren kudeaketaren arloan erreferente bilakatu behar baitugu", gehitu du.

Patxi López lehendakariak FAGOR konpainiak Basauriko (Bizkaia) lantegian eraiki dituen intermetatzaileen instalazio berrien inaugurazioa zuzendu du eta han, konpainiak "berrikuntza eta iraunkortasunaren alde egiten duen apustuak” dakarren aurrerapausoa gailendu du.

“Beharrezkoa da energia gastua murriztu eta eraginkortasuna irabaztea” aldarrikatu du lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriekiko duen konpromisoa berretsi du.“Energia arlo guztietan motor ekonomiko bihurtzea nahi dugu; arlo eolikoan, non aitzindariak baikara; itsasoaren arloan, non laster azpiegitura bat izango dugun olatuen energia jasotzeko sistemak ikertu eta ustiatzeko; elektrizitatearen arloan, non Gobernua eta enpresak inplikatu ditugun herrialde mailako proiektu bihurtzeko”, azpimarratu du.

Zentzu horretan, lehendakariak Climate Group ospetsuak Bernabé Unda New Yorkera gonbidatu duela azpimarratu du eta bertan, Eusko Jaurlaritza auto elektrikoaren arloan egiten ari den lana azalduko du, eta horrek, lehendakariaren ustez, “argi uzten du bide horretatik jotzeko egin dugun apustuak pizten duen interesa eta hazteko egin behar dugun bide luzea”.“Auto elektrikoaren G-20an gaude, eta hori harro egoteko arrazoia da, zalantzarik gabe”, gehitu du.

Bere esku-hartzean Lópezek adierazi du lantegi berria energia Euskadin sektore estrategiko bihurtzeko “egiten dugun beste aurrerapen bat” dela, kontuan hartu behar baita Euskadin lanaren % 3,5 eta industria arlokoaren % 15 hartzen duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • lehendakaria