Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Lau milioi euro ekintzailetza sustatzeko (Gobernu Bilera 2016-04-05)

2016.eko apirilak 05

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak onartu du Lanbidek ekintzaileei zuzendutako laguntza-deialdia, orotara, 4 milioi euro eskainiko dituena.

Lanbidek bi eratara lagunduko du ekintzailetza: lehenik, ekintzaileak lagunduko ditu enpleguaren gaineko toki-proiektuen esparruan enpresa-ideia bat sortu, aztertu eta egituratzera arduraldi esklusiboa eskaini diezaioten (enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak). Diru-laguntza horietara 360.000 euro bideratuko ditu.

Bigarrenik, 410.000 euroko laguntza-lerroa bideratuko du ekintzaileak laguntzeko ekintzailetzaren gaineko toki-proiektuen esparruan, negozio-ideia zehatz bat badute, enpresa-proiektu berriak martxan jar ditzaten (enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko laguntzak). Laguntza horiek enpresa-jarduera berriak sortzen dituztenek jaso ahal izango dituzte. Laguntza horiek jasotzeko, Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda egoteaz gain, enpresa edota negozioa irekitzeko bideragarritasun-plan bat eduki beharko du interesdunak. Plan hori, dagokion erakunde kolaboratzaileak baliozkotu beharko du, laguntza-fasean.

Lanbideren deialdiak hirugarren laguntza-lerro bat ere barne hartzen du, zehazki, dagoeneko hasitako enpresa-jarduera sendotzekoa (enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak). Atal horretako laguntzetara 2,9 milioi euro bideratuko dira.

Lanbideren laguntzek, gainera, barne hartuko dituzte Lanbideren toki-erakunde kolaboratzaileek (udalerriek, udalerri-multzoek, mankomunitateek, kuadrillek eta horien mendeko erakundeek) egin beharko dituzten jarduerak, hain zuzen, ekintzaileen hautaketa, laguntza eta tutoretza.

Horrenbestez, Jaurlaritzak gaurko bileran onartu du Lanbidek aipatutako erakunde horiekin izenpetuko duen lankidetza-hitzarmenaren eredua, negozio-ideiak aztertzea eta garatzea eta enpresa-jarduera berriak martxan jartzea izango dituena xede.

Jarduera horiek guztiak finantzatzeko 330.000 euro bideratzea aurreikusi da.

 

35 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aarranzcad
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cuatro millones de euros para fomentar el emprendimiento (Consejo de Gobierno 05-04-2016) https://t.co/UpLgfZDEuZ

  • @ikaslanaraba
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cuatro millones de euros para fomentar el emprendimiento (Consejo de Gobierno 05-04-2016) https://t.co/UpLgfZDEuZ

  • @Ekingune
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: Cuatro millones de euros para fomentar el emprendimiento (Consejo de Gobierno 05-04-2016) https://t.co/UpLgfZDEuZ

  • @FPeuskadi
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    Cuatro millones de euros para fomentar el emprendimiento (Consejo de Gobierno 05-04-2016) https://t.co/UpLgfZDEuZ

  • @BridgetGosi
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobada la convocatoria de #ayudas por valor de cuatro millones de euros para fomentar el #emprendimiento ➡ https://t.co/zPYS2

  • @aurzelai
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak onartu du Lanbidek ekintzaileei zuzendutako laguntza-deialdia, orotara, 4 milioi € eskainiko dituena ➡ https://t.c

  • @aurzelai
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Aprobada la convocatoria de #ayudas por valor de cuatro millones de euros para fomentar el #emprendimiento ➡ https://t.co/zPYS2

  • @gananzia
    2016.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    Cuatro millones del Gobierno Vasco para fomentar el emprendimiento https://t.co/GzENCTFNlu

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    Aprobada la convocatoria de #ayudas por valor de cuatro millones de euros para fomentar el #emprendimiento https://t.co/V5YksbrEly

  • @lablanbide
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jaurlaritzak onartu du Lanbidek ekintzaileei zuzendutako laguntza-deialdia, orotara, 4 milioi € eskainiko dituena ➡ https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko