Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Turismo enpresak modernizatzeko eta lehiakorrago izateko laguntzak (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko apirilak 05

Eusko Jaurlaritzak 698.190 euro bideratuko ditu Euskadiko turismo-enpresak hobetzeko laguntzetara. Kalitatezko eskaintza turistiko lehiakorragoa eskaintzea da helburua, bezeroa eta merkatua izango dituena jomugan. 

Horretarako, enpresa-jarduerak hauek lagunduko dira:

a)     Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.

b)     Turismo-eskaintza modernizatzea eta hobetzea, lehiakorrago egiteko.

c)     Turismo-establezimenduak indarrean den irisgarritasun-araudira egokitzea.

d)     Turismo-sektorean jardun eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa eta establezimenduetan, ingurumenaren kudeaketa eta kalitate-kudeaketa ziurtatu dezaketen sistemak ezartzea.

Alegia, laguntza horien bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ezarpena bultzatzen da, enpresek beren bezeroekin duten elkarreragina hobetzeko, bai eta negozio turistikoen eraginkortasuna ere. Merkatuan berritzaileak diren turismo-enpresa, -zerbitzu eta produktuak sortzea sustatu nahi ditu laguntzak, eta/edo hainbat enpresen elkarlanaren eta baterako ekimenaren ondorioz sortutakoak. Hori guztiori, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-esparruko jasangarritasun irizpideei begiratuz. 

Tipologia hauetakoren batean sartutako pertsona fisiko, ondasun-erkidego, sozietate zibil eta enpresek (mikroenpresa, enpresa txiki nahiz ertain) izango dute laguntzak jasotzeko aukera:

a)    Ostatu turistikoko enpresak.

b)    Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.

c)    Bidaia-agentziak.

d)    Turismo-garraioko enpresak.

e)    Turismo aktiboko enpresak.

f)     Kongresu Antolatzaile Profesionalak diren Enpresak.

g)    Gida turistikoen enpresak. 

Era berean, laguntza horien onuradun izan ahalko dira Turismo Kalitatearen Q marka lortu eta/edo berritu nahi duten enpresak; alegia, lehengoez gain, upategiak, sagardotegiak eta txakolindegiak, baldin eta, aurreko atalean adierazitakoak beteta, bisitatzeko aukera eskaintzen badute.

Eskabideak aurkeztu ahal izango dira apirilaren 12tik maiatzaren 13ra bitartean, eta egoitza elektronikoaren bitartez bakarrik bete ahal izango dira, zehazki, helbide hauetan:

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/ (euskara)

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BilbaoNext
    2016.eko apirilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Itxaslehor: Consulta las ayudas a la modernización y competitividad de las empresas turísticas de Euskadi: https://t.co/5wA19rXi5p @Bas…

  • @Itxaslehor
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Consulta las ayudas a la modernización y competitividad de las empresas turísticas de Euskadi: https://t.co/5wA19rXi5p @Basquetour_eus

  • @Itxaslehor
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Turismo enpresak modernizatzeko eta lehiakorrago izateko laguntzak kontsultatu: https://t.co/oh0uytPO5F @Basquetour_eus

  • @eventiaeventos
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: 📣 Ayudas a la modernización y competitividad de las empresas turísticas de Euskadi: https://t.co/LpkvDCVaTQ #turismo ht…

  • @sonia_urdiain
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: 📣 Ayudas a la modernización y competitividad de las empresas turísticas de Euskadi: https://t.co/LpkvDCVaTQ #turismo ht…

  • @Zornotzamediac2
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ayudas a la modernización y competitividad de las empresas turísticas para una oferta de calidad más competitiva ➡ https://t.c

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ayudas a la modernización y competitividad de las empresas turísticas para una oferta de calidad más competitiva ➡ https://t.c

Komunikabideek behera kargatzeko