Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak eskainitako Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak indarkeria matxistaren biktima izan ziren 1.412 emakume lagundu zituen iaz (Gobernu Bilera 2016-04-05)

2016.eko apirilak 05

Biktimari laguntzeko zerbitzua doan eskaintzen du Eusko Jaurlaritzak, eta, 2015ean, delitu mota ororen 2.674 biktima lagundu zituen era integral eta jarraituan.

Laguntza jaso zuen biktimaren profila honakoa da: emakumea, 41 eta 50 urte artekoa, Bizkaian bizi dena eta genero-indarkeria jasan duena.

Gainera, zerbitzu horrek 1.009 jakinarazpen egin zituen, indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeei erasotzailea espetxetik aterako zela ezagutarazteko.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 2015eko jardueren memoria entregatu dio gobernu-kontseiluari. Zerbitzu hori doakoa da eta arreta integrala eta jarraitua ematen die delitu bat jasan izana salatu duten biktimei. 2015ean, zerbitzu horrek 8.008 laguntza-ekintza eskaini zizkien 2.674 biktimari, delitu mota guztiak barne hartuta.

2015ean, 8.008 laguntza-ekintza horietatik gehienak zerbitzuari buruzko informazio-jakinarazpenak izan ziren, bai bulegoetan, bai telefonoz, hala nola laguntza jasotzeko zein herri-administraziora edo organo judizialera jo adieraztekoak. Alabaina, honako hauek ere egin ziren:

  • 972 harrerako elkarrizketa.
  • 951 segimendu-elkarrizketa.
  • 903 esku-hartze psikologiko.
  • 307 laguntza-emate psikosozial eginbide judizialetan.
  • 716 aholkularitza juridiko gai zehatzei buruz.
  • 148 kontsulta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen doako aholkularitza juridikoaren eskubideari buruz.
  • 88 aholkularitza laguntza publikoen katalogoari buruz. Gehienak indarkeria matxistak eragindako kontsultak izan ziren.

Iaz, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak arreta emandako 2.674 pertsonei loturiko 2.829 espediente ireki zituen (biktima batek espediente bat baino gehiago izan dezake, delitu motak gorabehera). Espediente horien ia erdiak, 1.414, genero-indarkeria jasan zuten emakumeei dagozkie. Askoz ere gutxiago dira zerbitzuak espedientea irekitzeko bigarren arrazoiari dagozkionak, zehazki, familia-barneko indarkeriarenak, 521; horietan ere biktimen gehiengoa, % 55,47% emakumeak ziren.

 
2015eko ESPEDIENTEAK  

   

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

Genero-indarkeria

312

660

440

1.412 (% 49,9)

Familia-barneko indarkeria

90

248

183

521 (% 18,4)

Pertsonen aurkako delituak

22

112

64

198 (% 7)

Ondarearen aurkako delituak

11

64

8

83 (% 2,9)

Sexu-askatasunaren kontrako delituak

7

39

32

78 (% 2,7)

Zirkulazio-istripuak

8

16

16

40 (% 1,41)

Delitu orokorrak

79

249

169

473 (% 16,7)

GUZTIRA

529 (% 18,6)

1.388 (% 49)

912 (% 32,23)

2.829 (% 100)

2015eko datuei erreparatuz gero, aurten ere Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Biktimari Laguntzeko Zerbitzuan laguntza eskatzen duen biktimaren profila aurrekoen berdina da: emakumea, 41 eta 50 urte artekoa, Bizkaian bizi eta genero-indarkeriaren biktima izan dena.

 

2015EAN LAGUNDUTAKO PERTSONAK

SEXUAREN ETA LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

GIZONEZKOAK

60 (% 11,88)

273 (% 20,45)

189 (% 22,66)

522 (% 19,52)

EMAKUMEZKOAK

445 (% 88,12)

1.062 (% 79,55)

645 (% 77,34)

2.152 (% 80,48)

GUZTIRA

505

1.335

834

2.674

 

2015EAN LAGUNDUTAKO PERTSONAK

ADINAREN ETA LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERA 

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA

18 urtetik beherakoak

4 (0,80%)

72 (5,39%)

27 (3,23%)

103 (3,85%)

18-30 urte artean

77 (15,25%)

196 (14,68%)

115 (13,7%)

388 (14,51%)

31-40 urte artean

181 (35,84%)

301 (22,54%)

183 (21,94%)

665 (24,86%)

41-50 urte artean

123 (24,35%)

416 (31,16%)

241 (28,89%)

780 (29,17%)

51-65 urte artean

81 (16,03%)

261 (19,55%)

155 (18,58%)

497 (18,59%)

65 urtetik gora

39 (7,72%)

89 (6,66%)

58 (6,95%)

186 (6,95%)

Zehaztu gabe

--

--

55 (6,59%)

55(2,05%)

GUZTIRA

505

1.335

834

2.674

 

ESPETXE JAKINARAZPENAK 

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua, halaber, auziperatutako edo zigortutako delitu-egilea espetxetik aterako dela biktimei jakinarazteaz arduratzen da, epaileek babes- edo urruntze-agindua eman badute. 2015ean, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 1.009 jakinarazpen bidali zizkien 308 biktimari, honela banakatuta: 

  • Abisuen % 65 indarkeria matxistaren biktima izandako emakumeei egin zitzaizkien, erasotzailea espetxetik aterako zela ezagutarazteko.
  • Abisua jasotako pertsonen % 79,87 emakumeak izan ziren, gehienak 41 eta 50 urte artean dituztenak.

Halaber, 342 espetxeratze eta espetxe-aldatze jakinarazi zitzaizkion Ertzaintzari, biktimen segurtasunaz arduratzen diren baliabideak modu eraginkorragoan koordinatzeko.

  

ESPETXETIK ATERATZEAREN JAKINARAZPENEN KOPURUA 

 

GUZTIRA

Babes- edo urruntze-agindua duten espetxetik ateratzearen jakinarazpenen kopurua

(indarkeria-delituak, genero-delituak, familia-barneko indarkeria)

1.009

GUZTIRA

1.009

 

                 ESPETXETIK ATERATZEAREN JAKINARAZPENEN HARTZAILEAK, SEXUAREN ARABERA 

 

GUZTIRA

GIZONEZKOAK

62 (% 20,13)

EMAKUMEZKOAK 

246 (% 79,87)

GUZTIRA

308

    

ESPETXETIK ATERATZEAREN JAKINARAZPENEN HARTZAILEAK, ADINAREN ARABERA 

 

GUZTIRA

18 urtetik beherakoak

9 (% 2,92)

18-30 urte artean 

54 (% 17,53)

31-40 urte artean 

80 (% 25,97)

41-50 urte artean 

103 (% 33,44)

51-65 urte artean 

36 (% 11,69)

65 urtetik gora 

26 (% 8,44)

Zehaztu gabe 

55 (% 17,86)

GUZTIRA

308

 

BIKTIMARI LAGUNTZEKO ZERBITZUA  

1991n sortutako zerbitzua da. Ordutik, arreta ematen die delituren baten biktima guztiei, arreta osoa, jarraitua eta doakoa eman ere.  Diziplina anitzeko taldeek ematen dute zerbitzua; taldeotan, legelariak, gizarte-langileak, psikologia eta psikiatriako profesionalak, etab. dihardute. Zerbitzuak lau bulego ditu: hain zuzen, Gasteizko, Donostiako, Bilboko eta Barakaldoko Justizia Jauregietan eta 2016an 609.600 euroko aurrekontua izango du.

Zehazki, hau da genero-indarkeriaren biktimekin egiten duen lana: 

  • Hasierako arreta: biktimari harrera egitea, aholkularitza osoa ematea, izapideak egiaztatzea, kautela-neurriak, arazoari buruzko informazio zehatza, sare soziosanitariora bideratzea, familiarekin harremanetan jartzea, eta abar.
  • Biktimei beren eskubideei eta eskuragarri dituzten laguntzei buruzko informazioa ematea: doako laguntza juridikoa, abiarazi daitezkeen ekintza zibil eta penalak, diru-laguntzak, gizarte- eta osasun-baliabideen sarera bideratzea, eta abar.
  • Prozesu guztian zehar laguntzea: etengabeko informazioa, bilakaeraren jarraipena, arreta psikologikoa, epaiketetara eta deklarazioetara joaten laguntzea, eta abar.
  • Babes aginduak edo bestelako kautela-neurriak dituzten biktimei laguntza berezia ematea: organo judizialen eta zerbitzu sozialen arteko koordinazioa, biktimaren beharrak ezagutzea, epaitegia etengabe informatuta izatea, eta abar.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko