Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Euskal erakundeak Arcelor-Zumarragako langile batzordearekin bildu dira

2016-04-05

Euskal erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Urretxu, Zumarraga, Legazpi eta Ezkio-Itxaso udalerriak) Arcelor-Zumarragako langile batzordearekin  bildu dira gaur arratsaldean, eguerdian enpresako zuzendaritza eta langileen arteko bilera nola igaro den ezagutzeko. 

Instituzioek pribatuan gauzatuko den negoziazioa gertutik jarraitzeko beren konpromisoa berretsi dute, Arcelorrek Urola Garaiko enpresarako hartutako "itxiera partziala"-ren erabakiarekin ez datozela bat kontuan izanik. 

Bilera, era berean, Eusko Jaurlaritzak duela hamar egun bi aldeei aurkeztutako proposamenaren azterketarekin jarraitzeko balio izan du, eta gaur arratsaldean  horren gainean lan egiteko adostasun dokumentu gisa onartu da, batzordeak egin ditzakeen ekarpen teknikoen zain. 

Edonola ere, proposamena lanerako oinarri gisa mantentzen da, industria-enplegua eta aktibitatea bermatu dezakeen eta Zumarragako plantaren etorkizuna hobetzeko diseinatuta egongo den ekintza plan bat enpresari garatu dezan eskatzeko helburu jakinarekin.


Bileran Arantxa Tapia sailburua, Ainhoa Aizpuru diputatua, Jon Luqui Urretxu alkatea, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Koldobike Olabide Legazpiko alkatea, Garikoitz Ayesta Ezkio-Itxasoko alkatea, eta batzordeko hogei bat kide izan dira. 

2 iruzkin
  • @Gob_eus
    2016-04-05

    Comentario de Twitter:
    [ACERO] Ayer por la tarde las instituciones vascas se reunieron con el comité de Arcelor-Zumarraga ➡ https://t.co/B6Uh3y09cd

  • @Gob_eus
    2016-04-05

    Comentario de Twitter:
    [ALTZAIRUA] Euskal erakundeak Arcelor-Zumarragako langile batzordearekin bildu ziren atzo arratsaldean ➡ https://t.co/bjQr4F5jQt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)