Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

41 euskal enpresa Gourmets Nazioarteko Azokan beren produktuan sustatzen

2016.eko apirilak 05
  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterola azokan egongo dira euskal markei babesa emateko.
  • Gourmets Azoka World Cheese Awards munduko gazta lehiaketarik ospetsuenaren aurkezpenerako eszenatokia izango da; izan ere, aurten lehiaketa Donostian egingo da azaroan.

Gaur hasi eta ostegunera arte, apirilak 7, Gourmets Azoka egingo da Madrilen. Kalitatezko Elikagai eta Edarien Nazioarteko Azoka da, eta bertan 41 euskal enpresak hartuko dute parte taldean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak HAZIren laguntzarekin bultzatuta.

Euskal markak azoka honetan presente egotea da Euskal Elikagaien Industriari laguntzeko modu bat, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak Euskadiko nekazaritzako eta arrantzako elikagaien industriak egiten duen lana ezagutzera emateko eta balioesteko asmoarekin egiten dituen jardueretako bat.

Gourmets Azoka, zeinak aurten hogeita hamargarren edizioa egingo baitu, delicatessen produktuen fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izateko filosofiarekin sortu zen, eta gaur egun Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da.

World Cheese Awards lehiaketaren aurkezpena

Gourmet Azokaren barruan, Oroz sailburuordeak World Cheese Awards lehiaketa aurkeztuko du, aurten Donostian egingo baita.   Lehiaketa, zeina Artzai Gazta elkarteak antolatuko baitu  Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, azaroaren 16tik 18ra bitartean egingo da Euskadi-Basque Country International Cheese Festival ekitaldiaren barruan.

Bittor Orozek ekitaldi hau Donostian ospatu ahal izateko Artzai Gaztak egin dituen ahaleginak eskertu ditu, “110 artisau-ekoizle osatzen duten elkarte honek nazioarteko lehiaketa hau hurbiltzea lortu du. Ekitaldiaren helburua gaztaren artisau-ekoizpena indartzea bere nazioartekotzea lortzeko, eta era berean, bertako kultura, gastronomia eta landa garapena sustatzea” esan du sailburuordeak.

Munduko gazta lehiaketarik ospetsuena da eta bertan 35 herrialdetako 3.000 ekoizlek baino gehiagok parte hartuko dute. Aurreikusten da 250 aditu etorriko direla Gipuzkoako hiriburura, lehiaketan parte hartuko duten ekoizleen gaztak ebaluatzeko epaimahaiak osatzeko.

Euskal enpresak Gourmet azokan

Euskal enpresen erakustokiak Madrileko  Azoka Esparruan daude (IFEMA), 2, 4 eta 6 zenbakiko pabiloietan

Parte hartuko duten 41 euskal enpresak hainbat gunetan banatuta daude. Hortaz, hauek dira Euskadiren erakustokiaren barruan egongo diren enpresa erakusleak:

  • Hijos de Jose Serrats, S.A
  • Fábrica de Licores Victor Barañano, S.L.
  • Vascolac S.L.
  • Harakai
  • Fernando Remírez De Ganuza S.L. upategiak
  • Conservas Ortiz S.A.
  • Añanako Gatz Haranaren Fundazioa
  • Comercial Alkorta Anaiak, S.L.
  • Salica Industria Alimentaria S.A.
  • Petritegi Sagardoak 2011, S.L.
  • Goine
  • Altun S.L. upategiak
  • Cafés Baqué S.L. U.
  • Tolosalde Essence  (Zubeltzu Piperrak  / Inazio Urruzola Txakolina  /Begiristain sagardoa)
  • Bidassoa Basque Brewery
  • Angulas Aguinaga
  • IdiazabalGaztaren Jatorri Izendapenaren Kontseilu Erregulatzailea

“Ardoaren tunela” izeneko gunean upategi hauek egongo dira beren produktua erakusten:

  • Los Herederos del Marqués de Riscal upategiak
  • Ysios upategiak
  • Pujanza Upategiak eta Mahastiak
  • Palacio upategiak
  • Vallobera upategiak
  • Amaren upategiak
  • Luis Cañas upategiak
  • Izadi upategiak
  • Murua upategiak
  • El Coto de Rioja
  • Eguren Ugarte
  • Tierra Agrícola Labastida
  • Viña Real
  • Viñedos del Contino
  • Viñedos de Páganos
  • Landaluce upategiak
  • La Marquesa Mahastiak eta Upategiak
  • Itsasmendi upategia

Bukatzeko, hauek ere egongo dira azokan:

  • Casa Brigitte
  • Yurrita e Hijos, S.A.
  • Artzai Gazta (Gourmet Gazten gunean)
  • Valdemar upategiak
  • Eceiza Etxea

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)