Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Europako belardi eta larreetako tximeleta-populazioak gainbeheran daude

2016.eko apirilak 06
  • Euskadiren parte-hartze aktiboarekin egin den Europako Ingurumen Agentziaren azken txostenaren arabera
  • Euskadin lokalizatutako hamar espezieren joera zalantzazkoa da; beste birenak behera egin du eta batek goraldi nabarmena izan du.
  • Europako joera negatiboa eremu emankorrenak era intentsiboan lantzeari, ongarritzeei, mozketak areagotzeei eta lurzati marjinalak abandonatu eta sastrakadi bihurtzeari lotuta dago.
  • Espezieen presentziak behera egin du nekazaritza intentsiboko eremuetan, eta balio natural handiko guneak eta erreserbak babesleku bihurtu dira
  • Erregistroen % 51,63 Araban egin dira
  • Zonarik aberatsenak Armentia, Izki/Korres, Urduña eta Armañon/Ranero dira. Bertan 40 espezie baino gehiago detektatu dira, horietako sei 500 espezimen baino gehiagorekin.
  • Hazi Fundazioak landa-lana eta Eusko Jaurlaritzaren analisia sustatzen ditu Europar Batasunarentzat.
  • Espezieek beheraldia izan dute nekazaritza intentsiboko eremuetan. Balio natural handiko guneak, erreserbak eta beste leku batzuk, aldiz, babesleku bilakatu dira.
  • Iosu Madariaga: «Tximeletak eta erleak, beste intsektu batzuekin batera, biodibertsitatearen osasunaren adierazle ezin hobeak dira»

Butterfly Conservation Europe erakundeak txosten bat aurkeztu du belardi eta larreetako egun argitako tximeleta-espezie adierazgarri batzuen populazioaren joerak aztertuz 1990-2013 aldian, eta beheraldi batzuk jaso ditu Europako zenbait populaziotan. Euskadin lokalizatutako hamar espezieren joera zalantzazkoa da, bik beheraldia izan dute eta batek gorakada nabarmena izan du.

 

Tximeleta espezie orokorretan espezie hauek jaso dira balidazio estatistikoarekin: Colias croceus (iz. arrunta: kolia arrunta) (zalantzazko joera), Maniola jurtina (iz. arrunta: tximeleta otsoa)(beheraldia), Melanargia galathea (iz. arrunta: iparraldeko erdi doluzko tximeleta) (zalantzazkoa), Pyronia tithonus (beheraldia) eta Pieris rapae (iz. arrunta: aza-tximeleta txikia) (zalantzazkoa). Basoetako espezieak dira Aphantopus hyperantus (iz. arrunta: kiribil-tximeleta) (zalantzazkoa), Argynnis paphia (iz. arrunta: nakaratu arrunta) (igoera nabarmena), Limenitis camilla (iz. arrunta: almirante zuria) (zalantzazkoa), Pararge aegeria (iz. arrunta: horma-tximeleta) (zalantzazkoa) eta Polygonia c-album (iz. arrunta: tximeleta c-zuria) (zalantzazkoa). Belardikoak eta larreetakoak: Coenonympha pamphilus (zalantzazkoa), Cupido minimus (iz. arrunta: iratxo iluna) (zalantzazkoa) eta Polyommatus coridon (iz. arrunta: haur koridoia) (zalantzazkoa). Espezie askoren joera zalantzazkoa da prozeduraren zorroztasun estatistiko handiarengatik (gainera, hori bera dela-eta, egindako zehaztapenak oso fidagarriak dira) eta datuak epe labur baterako baino ez daudelako eskuragarri, eta horrek urte arteko fluktuazioetan eragin handia du.

 

«Euskadik modu aktiboan parte hartzen du ikerketan, Izan ere, datu berrienen arabera (2014koak), datuak jaso dira modu periodikoan hainbat lekutan: 13 Araban, 9 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan, 48,4 kilometroko ibilbidean hamabostero egindako laginketekin. Horietan 13.110 erregistro lortu dira, 117 espezierenak (Euskadin ezagutzen diren 158 erropalozero espezieen % 74)» azaldu du Iosu Madariaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak.

 

Jarraipen-programek EBko biodibertsitatea kontserbatzeko helburuak zer mailatan betetzen diren ebaluatzen laguntzen dute, eta gainera herritarren inplikazioa sustatzen dute ingurumeneko fenomenoak behatu eta erregistratzeko, «herritarren zientzia» delakoaren tresnen bitartez. Txosten hori egiteko parte hartu duten boluntarioen ekarpena landa-laneko 170.000 ordukoa izan da. Zaila litzateke lan-orduen kopuru hori lortzea beste bitarteko batzuen bidez. Biodibertsitatea galtzeak dakarren kezkaren testuinguruan, garrantzitsua da espezie horien jarraipena egitea, bai tximeletek berez duten balioarengatik, bai ingurumen-aldaketa globalen adierazle biologiko diren aldetik.

 

Txostenaren arabera, belardi eta larreetako Europako eguneko tximeleten kopurua % 30 inguru jaitsi da 1990etik. Hamazazpi espezieren populazioak aztertu dira. Horietatik 10enak behera egin du, 3ena antzeko egoeran dago, 3enak gora egin du eta azkenaren joera zalantzazkoa da. Emaitza horiek Europako nekazaritza-habitaten kontserbazio-egoerari buruzko abisu bat dira, eta biodibertsitatearen gaineko eragin negatiboak txikitzeko ahaleginak handitu behar direla frogatzen dute.

 

Eurostat

Araban izan dira erregistro guztien % 51,63, eta Armentian, Izki/Korresen, Urduñan eta Armañon/Raneron aurkitu da aberastasunik handiena. Bertan 40 espezie baino gehiago detektatu dira, horietako seiren 500 espezimen baino gehiago zenbatuta: Maniola jurtina (tximeleta otsoa), Melanargia galathea (iparraldeko erdi doluzko tximeleta), Pararge aegeria (horma-tximeleta), Pieris rapae, Polyommatus icarus (ikaroa) eta Pyronia tithonus.

 

Madariaga sailburuordeak esan duenez, «jarraipen-programa globalek EBko biodibertsitatea kontserbatzeko helburuak zer mailatan betetzen diren ebaluatzen laguntzen dute, eta gainera herritarren inplikazioa sustatzen dute ingurumeneko fenomenoak behatu eta erregistratzeko, “herritarren zientzia” delakoaren tresnen bitartez».

 

Txostenaren arabera, belardi eta larreetako Europako eguneko tximeleten kopurua % 30 inguru jaitsi da 1990etik. Hamazazpi espezieren populazioak aztertu dira. Horietatik, 10enak behera egin du, 3rena antzeko egoeran dago, 3renak gora egin du eta azkenaren joera zalantzazkoa da.

 

Kausak

Egoera hori sortu duten arrazoiak eremu emankorrenetako nekazaritza gero eta intentsiboagoarekin lotzen dira: ongarriak botatzen dira eta mozketak sarriago egiten dira. Horretaz gain, lurzati marjinalak abandonatu eta sastrakadi bihurtzen dira. Horrela, espezie horiek gutxitzen ari dira nekazaritza-eremu intentsiboenetan, eta babeslekua bilatu dute balio natural handiko eremuetan, erreserbetan eta erabilera ez intentsiboko beste alor txiki batzuetan, hala nola, errepideen ertzetan edo aisialdirako guneetan.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordearen hitzetan, «orain arte, Euskal Autonomia Erkidegokoa helburu bereko Europako beste programa bat gehiago zen, baina, eta hau da albistea, oraingoan lortu dugu Euskadiko datuak Europako Ingurumen Agentziak egin eta argitaratu berri duen Europar Batasunaren arloko berrikuspenerako erabiltzea. Belardi eta larreetako tximeleta-populazioen bilakaera EBk biodibertsitatearen arloko politiken eraginkortasuna neurtzeko erabiltzen duen adierazle garrantzitsuenetako bat da. Urtero antolatzen dugu prestakuntza- eta gaikuntza-tailer bat Euskadiko parte-hartzaileentzat».

 

Egun argitako tximeletan jarraipena egiteko euskal programa balio handiko tresna da 92/43/EEE Zuzentarautik eratorritako zaintza-obligazioak betetzen direla bermatzeko. Hamahiru trantsektu Natura 2000 sareko lekuen barruan kokatzen dira. Batasunaren intereseko espezieei dagokienez, EAEn presente dauden lau espezieetako hiru (Euphydryas aurinia edo zingira-dontzeila, Lopinga achine edo bakante-tximeleta eta Phengaris arion) programako trantsektuetan aurkitu dira eta beraz, haien populazioen joera lortu ahal izango da seguruenik. Prestakuntzari eta zabalpenari dagokienez, bosgarren urtez egin dira tximeleten populazioaren jarraipenaren estandarizazio- eta hastapen-tailerrak, dibulgaziozko artikulu bat argitaratu da Sustrai aldizkariaren 103. alean eta ponentziak aurkeztu dira estatu-mailako bi bilera tekniko-zientifikoetan eta Butterfly Conservation Europeren nazioarteko kongresuan.

 

Populazioen jarraipena egiteko programak oso erabilgarriak dira populazio horien kontserbaziorako, haien egoerari eta bilakaerari buruzko informazioa ematen dutelako eta, ondorioz, baliabideak gainbeheran dauden espezieen kontserbaziora bideratzeko aukera ematen dutelako.

 

Egun argitako tximeleten lehen jarraipen-programa Erresuma Batuan jarri zen martxan 1976 urtean. Ondoren, programa analogoak abiarazi ziren Europako beste herrialde eta eskualde batzutan. Iberiar penintsulan, tximeleten jarraipen-programa Katalunian hasi zen 1994an.

 

Biodibertsitatearen galerak sortzen duen kezkaren testuinguruan, garrantzitsua da espezie horien jarraipena egitea, bai tximeletek berez duten balioarengatik, bai ingurumen-aldaketa globalen adierazle biologiko bezala duten izaerarengatik.

 

Lurreko ornogabeen artean, egun argitako tximeletentzat baino ezin dira gainbehera-tasa kuantitatiboak ezarri, Europa mailan gutxienez. Gainera, publikoarentzako duten interesa dela-eta, Citizen Science programetan monitorizagarriak izan daitezkeen espezieak dira.

 

Biodibertsitatea

2008an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailak ikerketa pilotu bat finantzatu zuen Euskadiko Autonomia Erkidegoan egun argitako tximeleten jarraipena egiteko. Proiektuaren helburua zen epe ertainean adierazle bat edo gehiago lortzea, biodibertsitatearen bilakaera argitzeko, horretarako tximeleta-populazioen urtetik urterako aldaketak ezagutuz.

 

Hazi Fundazioak koordinatu eta gainbegiratu du proiektuaren garapena hasieratik gaur egunera arte. Proiektu pilotuan lortu zen informazioarekin egokitu zen metodologia 2009an, ibilbideen diseinuari eta maiztasunari dagokienez. Ondoren, programa behin betiko jarri zen martxan, behatzaile boluntarioen eta Foru Aldundietako landa-laneko langileen parte-hartzearekin. Ihobek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatu dute proiektua edo horretan parte hartu dute hainbat momentutan.

 

Hazi Fundazioa eta Zerynthia arduratu dira proiektua egiteaz 2014an, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren enkarguz.   Ikerketa pilotuan (2008an) hiru entomologok hartu zuten parte. Hiru trantsektutako laginketa egin zuten, bat lurralde historiko bakoitzeko. Hurrengo urtean, 2009an, trantsektu kopurua seira igo zen, baina horietako bakar bat zen aurreko urteko berdina eta ez zen bakar bat ere lortu Gipuzkoan. Ondorengo urteetan lortu da etenik gabeko laginketa egitea 13 trantsektutan, eta gainera ibilbide-kopuruak gora egin du era progresiboan.  Laginketa 27 trantsektutan egin zen 2012an, eta bi ibilbide gehiagotan probak egin dira, etorkizunean programan sartzeko asmoarekin.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @sita507562591
    2016.eko apirilak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive https://t.co/4JUPaSlDVk vía @IngurumenEJGV

  • @Goiko64
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive https://t.co/4JUPaSlDVk vía @IngurumenEJGV

  • @Luzieta_
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive https://t.co/4JUPaSlDVk vía @IngurumenEJGV

  • @sergiodejuanzul
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive.
    La organización Butterfly... https://t.co/rvrDNs7BAg

  • @besartefibra
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive https://t.co/4JUPaSlDVk vía @IngurumenEJGV

  • @argcPALEO
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive https://t.co/4JUPaSlDVk vía @IngurumenEJGV

  • @MiriamUrt
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Las poblaciones de mariposas de prados y pastizales de Europa, en declive https://t.co/4JUPaSlDVk vía @IngurumenEJGV

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)