Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: «Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da»

2016.eko apirilak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakaria buru dela egin da gaur arratsaldean Gasteizen Euskadiko Batzorde Soziosanitarioaren aparteko bilera, eta aurrerantzean ere ekintzen muinean pertsona jartzearen eta euskal erakunde guztien arteko lankidetza indartzen jarraitzearen aldeko apustua berretsi du. 

«Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da». Argi mintzatu da Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Batzorde Soziosanitarioak 2013-2016 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Ildo Estrategikoen garapena aztertzeko Gasteizen gaur arratsaldean egin duen bileratik irtetean.

Lehendakaria buru dela egin dute aparteko bilera, eta bertan izan dira aurreneko aldiz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Ramiro González, Unai Rementería eta Markel Olano hurrenez hurren, EUDEL-Euskal Udalerrien Elkarteko ordezkaritzarekin batera. Bileran, euskal esparru soziosanitarioa eraiki eta sendotzeko 2013an ezarri eta 2016an epemuga duen ibilbide-orriko ekintzen betetze-maila handia egiaztatu dute. 

Urkullu lehendakaria pozik agertu da aurrerapen handi horrekin, eta adierazi duenez «euskal gizartearen ahaleginari eta elkartasunari» zor zaio. Horrenbestez, jarduera guztien muinean pertsona jartzen jarraitzearen alde agertu da, hala nola euskal erakunde guztien arteko lankidetza indartzearen alde.

Bestalde, Osasuneko sailburu eta Batzordearen egungo presidente Jon Darpónek eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak 2013-2016 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak labur azaldu dituzte, zehazki, desgaitasunen bat duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, bazterkeria eta/edo babesgabetasun egoeran daudenei, trastorno mentalen bat dutenei, gaixotasun arraroren bat dutenei edo behar bereziak dituzten haurrei eragiten dietenak.  Hala, hainbat alderdi jorratu dituzte, tartean, arreta soziosanitarioaren araudi-garapena, arreta-garapenari loturiko komunikazioa eta informazioa, finantzaketarako eta ezarpenerako erakundearteko akordioak eta eragileek ezagutza soziosanitarioa trukatzea.

Ondoren, aurkezpen zehatzagoen txanda iritsi da, eta jarduera-esparruak eta eskualdeak aztertu dituzte arlo horien ardura duten batzordekideek. Jarduerei dagokienez, honako hauek nabarmendu dituzte: Osakidetzaren historia klinikoa zahar-etxeetan ezartzea, batzorde soziosanitarioen bidezko arreta soziosanitarioa, arreta soziosanitariorako protokoloa eta bi sistemek partekatzen duten balorazio soziosanitariorako lanabesa, atari soziosanitarioa eta baliabide soziosanitarioen mapa eta BetiON telelaguntza-plataforma.

Ikuspegi geografikoari dagokionez, honako hauek nabarmendu dituzte: Bizkaiko Foru Aldundiak arreta goiztiarreko eredua garatu izana, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde-kontseilu soziosanitarioa eta lurralde-plan operatiboak osatu izana eta Arabako Foru Aldundiak bizitoki-unitate soziosanitarioak eta Abegia egoitza-zentroa eraiki izana.

Halaber, osasun-zentroen zein oinarrizko udal gizarte-zerbitzuen inplikazioa handia den eremuan, EUDEL-Euskal Udalerrien Elkarteak pertsona adintsuek tratu txar fisikoak eta ekonomikoak jasaten dituzten hautemateko tresna aurkeztu du.

Saioa amaitzeko, erakundeen ordezkariek hitz egiteko eta esperientziak trukatzeko tartea egon da, eta, azpimarratu dutenez, euskal administrazioen ekinbidearen xedea pertsona izan behar da aurrerantzean ere eta euskal erakunde guztien arteko koordinazioa eta lankidetza indartu behar dira. 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡https://t.co/tilo

  • @gil_anouska
    2016.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡ https://t.co/vhbVSU0

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu: «Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da» ➡ https://t.co/K0UtD2er1W

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡https://t.co/fsP5Wevfwe

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu: «Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da» ➡ https://t.co/51lfRWMxUK

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡https://t.co/GsMSJxg4S9

  • @martinperezgarm
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡ https://t.co/vhbVSU0

  • @euroberri
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu: «Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da» ➡ https://t.co/IWSQyfM

  • @euroberri
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡ https://t.co/vhbVSU0

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu: «Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da» ➡ https://t.co/IWSQyfM

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu : “El espacio sociosanitario vasco ha pasado de ser un objetivo a ser una realidad tangible” ➡ https://t.co/vhbVSU0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Unai Rementeria, Markel Olano