Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak onartu du euskal funtzionarioei Espainiako gobernuak 2012an kendutako antzinatasunagatiko egun libreak itzultzeko dekretua

2016.eko apirilak 05

Gobernu-Kontseiluak onartu du 12,4 milioi euro bideratzea euskal enpresak nazioartekotzeko

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioko funtzionarioen, estatutupeko langileen eta lan-kontratudun langileen antzinatasunagatiko norbere kontuetarako baimena ezartzen duen Dekretua. Dekretu horren bitartez, funtzionarioek antzinatasunagatiko egun libre guztiak berreskuratuko dituzte, «buruzuri» deituriko horiek, Espainiako gobernuak 2012 oinarrizko araudi bidez ezabatu zituenak. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak Gobernu-Kontseiluaren ondoren egindako prentsaurrekoan.

Gaur onartutako dekretuaren arabera, euskal herri-administrazioan lan egiten duten 70.000 pertsonek honako eskubide hau izango dituzte: bi egun libre gehiago izango dituzte seigarren hirurtekoa betetzean eta beste egun bat gehiago zortzigarrenetik aurrerako hirurtekoen truke. Neurri horrek 8 milioi euro inguruko eragin ekonomikoa izango du. Kopuru horren zati handiena (5,5 milioi euro) Osakidetzan ordezko langileak kontratatzera bideratuko da, eta Ertzaintzako langileei egun libreetan lan eginarazteagatiko ordu-sarietara (2,5 milioi euro). 2016eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.  

Gainera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lau programaren deialdiak onartu ditu, euskal enpresen nazioarteko jarduera laguntzeko, orotara, 12.420.000 euro bideratuz. Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak, lau ekimen horien bitartez, euskal enpresek atzerrian lantokian ezartzeari bultzada eman nahi dio, bai analisi-fasean bai inbertsio-fasean, nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko, hala nola atzerriko merkatuetan sektore-produktuak eta -zerbitzuak sustatzeko.

Programa multzo horren xede nagusia da euskal enpresak (bereziki ETEak) nazioartean txertatzea, eta beren lehiakortasuna hobetzea, gaur egungo egoera ekonomikoan beren ahalmen eta beharrizanetara egokitutako laguntza-esparrua ezarriz, euskal enpresen irekitasuna eta nazioartekotasuna bultzatuz, kanpoko merkataritza indartuz eta sendotuz, nazioarteko euskal ezarpenak areagotuz eta Euskadira kanpoko inbertsioa erakarriz.

Agerraldia aprobetxatuz, sailburua Arcelorrez ere aritu da. Eusko Jaurlaritzak Zumarragako lantegiaren egoerari irtenbide bat aurkitzeko ezinbesteko kolaboratzaile izan behar duela esan du. Ildo horretan, itxiera saihesten saiatzeko gobernuaren proposamena, Foru Aldundiak eta enpresa-batzordeak ere onartu dutena, bideragarritasun-plan bat baino, «lanerako oinarri» izatea nahi duela adierazi du. Izan ere, enpresari dagokion industria-plana prestatzeko ardura. Gaineratu du Eusko Jaurlaritzak eta enpresak etengabeko harremana dutela.

1.000 EGUN GOBERNUAN

Bestalde, gobernuak bete dituen mila egunak direla eta Lehendakaritzan bihar goizean egingo den ekitaldiaz galdetu diotenean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du gaurkoa lanegun hutsa dela, besteak bezalakoa. Orain arte egindakoa balioztatuko dute eta legegintzaldiko amaierako zatia diseinatuko dute, baina ez dute inolaz ere legegintzaldiaren azken balantzea egingo.

Gainera, Madrileko alderdi politikoek gobernua osatzeko dituzten zailtasungatik arduratuta azaldu da Erkoreka. «Iragan hurbilean ez dut oroitzen horren presentzia birtual handia eta horren emaitza erreal txikia izan duen negoziaziorik», esan du. Hala ere, hurrengo asteetan negoziatzeko eta beste hauteskunde batzuk saihesteko nahikoa marjina egotea espero du, gogorarazi baitu herritarrek ez dutela beste hauteskunde batzuk egoterik nahi. Ciudadanos alderdiak Kontzertu Ekonomikoari buruz duen erabateko ezjakintasuna salatu du Erkorekak, eta Europan aitortzea saihestezina dela gogorarazi dio alderdiari. 

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako eledunari «Panamako paperetan» jakinarazitako informazioari buruz galdetu diote. Eusko Jaurlaritza zergak ez ordaindu behar izateko eragiketa guztien aurka dagoela adierazi du sailburuak.

 

2016-04-05 gai-zerrenda

Prentsa txostena

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Herri Administrazioa eta Justizia
    2016.eko apirilak 08

    Estimado Benito Lopez Diez,

    Le pedimos disculpas porque no nos hemos expresado bien.
    Las “sustituciones del personal de Osakidetza” se refieren a lo que estimamos que costará contratar personas que sustituyan a las que se cojan esos días libres. Cuando hablamos de sustituciones, hablamos de personas de las listas de trabajo.

    En el caso de la Ertzaintza, no hay listas de personas, ni contrataciones para sustituciones, así que lo que se hace es llamar a las y los agentes que tienen días libres y se les pagan como “horas gratificadas” sumándose a su sueldo.

    Agradecemos mucho su participación, reciba un saludo.

  • 2016.eko apirilak 06

    "La mayoría se invertirá en contrataciones para sustituciones del personal de Osakidetza (5,5 millones de euros) y en horas gratificadas por llamamiento en día libre del personal de la Ertzaintza (2,5 millones de euros)."
    No entiendo este párrafo, quiere decir que las sustituciones en Osakidetza por los CANOSOS costaran 5,5 millones, y en la Ertzaintza pagar a los que vengan a sustituir a los que disfruten de los CANOSOS 2,5 millones?

  • 2016.eko apirilak 06

    Pues a ver si empiezan a devolver los recortes suyos de cosecha propia. Itzarri : en madrid firman para que se pueda aportar a las epsv pero aqui no las aportan. Desarrollo profesional en Osakidetza lo quitaron ellos y no lo devuelven. La compensacion del 100% en Incapacidades Temporales recortadas por el Gobierno de aqui y no devueltas...

  • @nessceballos
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Luz verde al Decreto que permitirá al personal funcionario recuperar la totalidad de días libres por antigüedad ➡ https://t.co

  • @euroberri
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Luz verde al Decreto que permitirá al personal funcionario recuperar la totalidad de días libres por antigüedad ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Luz verde al Decreto que permitirá al personal funcionario recuperar la totalidad de días libres por antigüedad ➡ https://t.co/ORUvHBmJ7l

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    [2] Gai nabarmena ➡ Espainiako gobernuak 2012an kendutako antzinatasunagatiko egun libreak itzultzeko dekretua ➡ https://t.co/DsUTgjJfZh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)