Berriak Lehendakaritza

Access Clinic Irekia jardunaldia: "Herritarrek online parte hartzeko bidean, desgaitasunak oztopo?"

2016.eko apirilak 04

Access Clinic Irekia Jardunaldia: "Herritarrek online parte hartzeko bidean, desgaitasunak oztopo?"

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak, Hirikilabs Tabakaleraren hiri-laborategiarekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du Donostian, 2016ko apirialren 13an, 10:00etatik 17:30era, Tabakalera eraikineko 3. solairuko "Pasarela" aretoan, Access Clinic Irekia: "Herritarrek online parte hartzeko bidea, desgaitasunak oztopo?", Irekia webgunearen irisgarritasuna errazteko prototipo batzuk probatzea helburu.

Garatzaile desberdinak dituzten hiru aplikazio informatiko desberdin dira, eta Irekian ezartzeko prozesuan daude. Horien bidez, multimedia-eduki guztietarako eta parte hartzeko prozesuetarako irisgarritasuna ematen da, eta desgaitasunen bat edo eguneroko bizitzarako mugaren bat duten erabiltzaileek jardunaldi horretan probatu ahal izango dituzte.

Hona zein diren aplikazio horiek:

  • ReadSpeaker: hainbat dispositibotako zerbitzu bat, web-eko edukiak irakurtzeko.
  • Inclusiteweb-en erabilgarritasuna hobetzen du, dela hotsa, dela teklatua edo dela mikrofonoa erabiliz.
  • Bideoen azpititulatzea: Irekian jada eskura dago, proba modura. Bi oinarri ditu: web Amara, eta azpitituluak automatikoki jartzeko proiektu bat, Vicomtech-ekin batera garatua.

Desgaitasunen bat duten pertsonek aplikazioak baloratu, hobetzeko proposamenak egin eta beren eguneroko zereginetan ordenagailu, tableta eta mugikorrekin dituzten arazoak azaldu ahal izango dituzte.

Norbait ezin bada etorri, orrialde honen bitartez bidal ditzake bere ekarpenak.

 

Izena emateko orria (Izena emateko epea itxita)

Hashtag: #AccesibilidadIrekia

Twitter: twitter.com/irekia

Facebook: www.facebook.com/GobiernoVascoIrekia/

irekia@euskadi.eus

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGalvanMc
    2016.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Jornada Access Clinic Irekia: “Incorporación de la ciudadanía con diversidad funcional en la participación online” ➡ https://t.…

  • @elkartuGipuzkoa
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Access Clinic Irekia jardunaldia: "Herritarrek online parte hartzeko bidean, desgaitasunak oztopo?" Informazioa ➡ https://t.co/

Komunikabideek behera kargatzeko