Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak prestakuntza emango die auzitegi-medikuei, hurrengo lege-erreforma dela eta, beren zeregina gakoa izango delako zirkulazio-istripuen kalteak baloratzeko garaian

2016.eko apirilak 04
  • Herri Administrazio eta Justizia Sailak bi eguneko prestakuntza-ikastaroa antolatu du, arloko adituek zirkulazio-istripuen kalte eta galerak baloratzeko sistemaren lege-erreformaren aplikazio praktikoa aztertuko dutena.
  • Ikastaro hori Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren prestakuntza-planaren barne dago, Eusko Jaurlaritzak aurten 80.000 euroko inbertsioa egingo duena.

Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko profesionalei zuzendutako bi prestakuntza-jardunaldi antolatu ditu apirilaren 6rako eta 7rako, zirkulazio-istripuak izan dituzten partikularrek eskatutako auzitegiz kanpoko aditu-frogei buruz.

Prestakuntza-jardunaldi horien helburua da, zirkulazio-istripuetan pertsonei eragindako kalte eta galerak baloratzeko sistema erreformatzeko irailaren 22ko 35/2015 Legea, trafiko-istripuen «kalte-ordainen baremoaren» lege-erreforma deitua, indarrean jarri ondotik, arlo horretan lan egiten duten profesionalen ezagutzak eguneratzea. Araudi berriak bide ematen dio zirkulazio-istripuetan kaltetutako pertsonen eta aseguru-etxeen arteko gatazkak auzibidetik kanpo ebatzi ahal izateari. Ordezko bide horretan, auzitegi-medikuntza eta -zientzietako profesionalak eragile gakoa izango dira kalte-ordainen erreklamazioetan, beren ardurapean egongo delako –pertsona aditu eta inpartzialak diren aldetik– zirkulazio-istripuen biktimei dagozkien kalte-ordainak ebaluatzeko auzitegi-froga gakoak gauzatzea.

Jardunaldi horien antolakuntzan lagundu du Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko zuzendari Carlos Cubero eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zuzendariordeak, Marian Solano, David del Valle eta Francisco Javier Lezaun hurrenez hurren, buru diren batzorde zientifikoak. Aste honetan egingo dira, asteazkenean eta ostegunean, Bilboko Justizia Jauregian eta hizlari arituko dira arloan adituak, tartean, José Pérez Tirado, trafiko-istripuetako letradu espezialista, istripuetan aplikatzeko baremoa erreformatu duen aditu-batzordeko kidea eta Istripuen Biktimen Elkarteko kidea. Parte-hartzaileen artean egongo dira María Cruz Aparicio Redondo, Bilboko Lehen Auzialdiko 11. zenbakiko Epaitegiko epailea, eta Kataluniako auzitegi-medikuntzako institutuko Amadeo Pujol Robinat eta Segovia, Soria, Burgos eta Avilako institutuko Jose Amador Martínez.

Lanbide-ikastaro hori Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari begira diseinatu eta urtero 80.000 eurorekin hornitzen duen prestakuntza-planaren barne dago.

AUZITEGI MEDIKUNTZAKO EUSKAL INSTITUTUA

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua 2001ean sortu zen, baina sorrera-dekretua 1998ko abenduan eman zen. Eusko Jaurlaritzak kudeatu eta finantzatua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile, magistratu, fiskal eta epaimahaiei laguntza eskaintzen die. Horiek eskatzen dizkioten peritu-txosten mediko-legalak egitea du bere eginkizuna.

Gaur egun 128 profesionalek dihardute AMEEn lanean: 55 auzitegi-medikuk, 42 administrarik, 12 autopsia-laguntzailek, 2 fakultatibok, 6 psikologok, 4 gizarte-langilek eta laborategiko 7 teknikarik, hain hain zuzen.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IFunerario
    2016.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @MutuaTrapagaran: El Gobierno Vasco @Gob_eus forma a los médicos #forenses para que valoren los daños en accidentes de #tráfico https://

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Formaremos a forenses ante la reforma legal del sistema de valoración de daños y perjuicios de accidentes de tráfico➡https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    Formaremos a forenses ante la reforma legal del sistema de valoración de daños y perjuicios de accidentes de tráfico➡https://t.co/cOVMGsPvot

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)