Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enpleguan saldo positiboa izan duen lehen martxoa da krisia hasi zenez geroztik

2016.eko apirilak 04

Martxo amaireran, 619 pertsona gutxiago zeuden Lanbideren langabezia-erregistroan. Orain %14,8 da langabezia-tasa; hau da, 153.936 pertsonei eragiten die. Afilazio-datua ere positiboa zen, 3.358 kotizatzaile gehiago erregistratu zirenez Gizarte Segurantzan.

Krisia hasi zenez geroztik, martxoan langabeziak gora egin du beti; alabaina, pasa berri denak lehenengoz utzi dio joera negatibo horri eta, orotara, 619 langabe gutxiago egotea ekarri du, aurreko hilean baino % 0,40 gutxiago.

Lurraldeka, Bizkaia da martxoan langabeziak gora egin duen lurralde bakarra, 101 langabe gehiago 2016ko otsailaren amaieran baino, batez ere, gizonen langabeziak izandako bilakaera negatiboaren ondorioz. Gipuzkoan 586 langabe gutxiago daude, Araban, berriz, 134 gutxiago.

Zerbitzuetan izandako beherakada azpimarratu behar da, zehazki, 920 langabe gutxiago daudenez. Gainerakoetan, igoera txikiak gertatu dira.  Xehetasun-maila handituta, honako jarduera hauek nabarmendu dira gehien langabeziaren murrizketagatik: arreta bizileku-establezimenduetan (-210), txikizkako salmenta (-159), janarien eta edarien zerbitzuak (-153), osasun-jarduerak (-133) eta eraikin-zerbitzuak eta lorezaintza (-108). Martxoan, jarduera hauek izan dituzte daturik txarrenak: hezkuntza (+253) –Aste Santuko oporrak direla eta–, eraikuntza espezializatuko jarduerak (+98) eta publizitatea eta merkatu-ikerketa (+49).

Sexuka, langabezia gehiago murriztu da emakumeen kasuan (% 0,72) gizonezkoen kasuan baino (% 0,02). Hala ere, urte osoko datuak kontuan hartuta, gehiago jaitsi da langabezia gizonen artean (% 12,23) emakumeen artean baino (% 8,36).

Bestalde, langabezia % 1,21 igo da 25 urtetik beherakoen artean. Dena dela, 25 urte eta 34 urte artean dituztenen artean jaitsi da gehien langabezia, zehazki, % 1,22. Gainerako adin-tarteetan ere beherakadak izan dira, baina askoz ere apalagoak.

Gizarte Segurantza

Martxoan, Gizarte Segurantzako batez besteko afiliazioa 903.702 pertsonakoa izan da EAEn, aurreko hilean baino 3.358 gehiagokoa.

Martxoko lurralde historikoaren araberako afiliazioari dagokionez, Gipuzkoak izan du bilakabiderik onena % 0,66ko hazkundearekin, Arabak % 0,21ekoa izan du eta Bizkaiak, aldiz, % 0,24koa.            

 

 

(*) Oharra: Pasa den hilean, Madrilek egiten dituen informatika-prozesuetan disfuntzio bat gertatu zen. Ondorioz, EAEko 1.000tik gora langabe bizkaitarren eta gipuzkoarren bizileku-kodea galdu zen eta SEPEk Gasteizen zenbatu zituen; horrenbestez, Arabako lurralde historikoan behar baino 927 langabe gehiago zenbatu zituen Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak, baina, egiatan, lurralde horretan 99 langabe gutxiago zeuden. Gertakari horren ondorioz, Ministerioak hil honetan zuzendu behar izan du datua; horrela, Araban, 1.160 langabe gutxiago daudela dio, baina, egiatan, 134 langabe gutxiago daude. Araban gaizki zenbatutako pertsonak bizkaitarrak eta gipuzkoarrak direnez, bi lurralde horietako langabeziaren bilakaerak gorabeherak izan ditu.

Datorren hiletik aurrera, LANBIDEren datuak eta Ministerioarenak berriz ere bat etorriko dira. Pasa den hileko gertakariak 2017ko otsaileko eta martxoko urte osoko bilakaeran ondorioak izatea espero da, Ministerioak 2016ko otsaileko eta martxoko datuak erabiliko dituelako.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LANGABEZIA] Enpleguan saldo positiboa izan duen lehen martxoa da krisia hasi zenez geroztik ➡ https://t.co/7DLbim42CI

  • @FPeuskadi
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [LANGABEZIA] Enpleguan saldo positiboa izan duen lehen martxoa da krisia hasi zenez geroztik ➡ https://t.co/7DLbim42CI

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    [LANGABEZIA] Enpleguan saldo positiboa izan duen lehen martxoa da krisia hasi zenez geroztik ➡ https://t.co/vkiRhj50tl

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)