Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ingurumen sailburua hiri-mugikortasunaren paradigma aldatzearen alde dago

2016.eko apirilak 04

Ana Oregik «Paris, erronka bat Europarentzako, aukera bat Euskadirentzako» izeneko hitzaldia eman du gaur goizean Europa-Tribuna Euskadi foroan

Ana Oregik «Paris, erronka bat Europarentzat, aukera bat Euskadirentzat» izeneko hitzaldia eman du gaur goizean Europa-Tribuna Euskadi foroan. Sailburuak lagun izan du Europarako Koalizioko europarlamentari eta ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbao, gainera, hitzaldia aurkeztu duena.

Hitzaldian, Oregik hiri-barneko eta arteko garraiobideen «paradigma aldatzeko» erronka nabarmendu du, herritarren mugikortasunerako eskubidea defendatzeko. Bere irudiko, etorkizun hurbilean, hirien eraldaketa handiena hiriko garraiobideetan gertatutako da; horren adibide Bilbo, metroa eta tranbia hain zuzen.

Horrenbestez, sailburuak hirien arteko mugikortasun-proiektuak (AHTak) hiri-barneko garraio-sistemekin lotura izatearen alde egin du apustu; euskal trenbide-sareari balioa ematea da Euskadiko mugikortasunaren mendeko aukera. Halaber, AHTak hirietarako sarbidea izatea, nagusiki, Bilbon eta Gasteizen, gertakari garrantzitsu eta erabakigarriena izan daiteke hirion eraldaketan.

Donostiaren kasuan, sailburuak hainbat neurri iragarri ditu hiriko mugikortasuna eraldatzeko. Tartean, Mugikortasun Jasangarriko Plan integral bat egitea, garraio publikoaz gain, hiriko gainerako garraiobideak ere kontuan hartuko dituena. Aldi berean, 28. zenbakiko Amara-Ospitaleak linean, bidaiari gehien duenetako batean, soilik ibilgailu elektrikoak erabiltzearen alde egingo du apustu. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @xiridoy
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Medio Ambiente y Política Territorial apuesta por un cambio de paradigma en la movilidad urbana https://t.co/EsAqZeIry6

  • @xiridoy
    2016.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Ingurumen sailburua hiri-mugikortasunaren paradigma aldatzearen alde dago https://t.co/rplgUQNznf

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua hiri-mugikortasunaren paradigma aldatzearen alde dago ➡ https://t.co/RTVtqPfC1A

  • @Gob_eus
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Medio Ambiente y Política Territorial apuesta por un cambio de paradigma en la movilidad urbana ➡ https://t.co/rwjoeaDGVx

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Izaskun Bilbao