Berriak
Eu

Euskal Gizataldeei eta Etxeei buruzko lau beken deialdia

2016.eko apirilak 01

Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko eta prestatzeko 12 hilabeteko iraupena duten lau beken deialdia egin da. Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte: Bik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen; batek Euskadiko Ordezkaritzan Argentina-Mercosuren; batek Estatu Batuetan. Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 16.000 euroko dotazioa izango du; eta Argentinan eta Estatu Batuetan burutu beharreko beka bakoitzak, 24.000 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik (2016ko martxoaren 31a) kontatzen hasita.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @galmena_82
    2016.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ACCIÓN EXTERIOR] Convocadas cuatro #becas sobre Colectividades y Centros Vascos ➡ https://t.co/QPbpD2dTf4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)