Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehenean, apirilaren 4an, sartuko dira indarrean Euskotreneko tren zerbitzuen 2016ko tarifak

2016.eko apirilak 01

Datorren astelehenean, apirilaren 4an, sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren tren zerbitzuen 2016ko Tarifak.


Tarifa berriak Euskadiko Prezioen Batzordeak baimendu ditu. Erakunde hori Euskal Administrazio Publikoak eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek osatzen dute, beste batzuen artean. Tarifek aldaketa hauek izango dituzte:

•    Barik A Tarifaren prezioek jaitsiera azpimarragarria jasoko dute.


•    Bizkaiko 4. gunea Durangora eta Trañara murriztuta geratuko da, Euskotrenen guneen eskema Bizkaiko Garraio Partzuergoarenera egokitzeko. Hori dela eta, apirilaren 4tik aurrera Berrizko eta Zaldibarko geltokiak 5. gunera edo Gune Mistora sartuko dira, Ermuko, Eibarko eta Debako geralekuekin eta geltokiekin batera.


•    Desagertu egingo da Tarifa Murriztuko egungo Bonoa, eta haren ordez B2r izenekoa jarriko da indarrean, aldaketa hauek izango dituen oso antzeko bonoa:

1.    Jasotzen duen bidaia kopurua: 2, 10 izan beharrean.
2.    baliozkotasun epea: 30 egun erosten den egunetik, 365 izan beharrean.


Informazio gehiago behar duten pertsonek, geltokietan eta geralekuetan, Bezeroen Arretarako Bulegoetan (Atxuri Bilbon eta Amara Donostian), 902 543 210 telefono zenbakian eta www.euskotren.eus webgunean kontsultatu ahal izango dituzte prezio berriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko