Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabiltzaileen arabera, Alokabideren zerbitzuek berdintasuna eta gizarte kohesioa areagotzen dituzte

2016.eko apirilak 01

Pasa den otsailean Alokabideren 1.031 erabiltzaileari inkesta bat egin zitzaien telefono bidez, eta, emaitzen arabera, oso pozik daude Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mendeko sozietateak eskaintzen duen etxebizitza babestuen alokairu-zerbitzuarekin. Hamar lagunetik zortzik –% 81ek– zalantzarik gabe gomendatuko liekete lagunei edo senideei Alokabideren zerbitzu publikoetara jotzea, besteak beste, «berdintasuna eta gizarte-kohesioa areagotzen dituztelako».

Zerbitzua jasotzeko erraztasunarekin eta jasotako arretarekin pozik agertzeaz gain, inkestari erantzun diotenek «lasaitasuna», «segurtasuna» edo «ongizatea» hitzak erabili dituzte Alokabiderekin izandako esperientzia azaltzeko.

Etxebizitzen alokairu babestuaren aldeko apustu publiko hori dela medio –nagusiki, etxebizitza sozialen modalitatean–, gaur egun, Alokabidek 3.200 etxebizitza sozial kudeatzen ditu, jabetza duen aldetik, baita Eusko Jaurlaritzaren jabetzako beste 2.800 etxebizitza sozial eta zuzkidura-bizitoki ere.

Horiez gain, Bizigune Programari atxikitako 5.000 etxebizitza pribatu ere kudeatzen ditu; jabe partikular batek Alokabideri eskainitako etxebizitza libreak, gizarte-alokairura bidera ditzan, jabeei berme sorta bat trukean eskainiz. Berme horiek, eta alokairuko bitartekaritza-zerbitzua, etxebizitza libreen Asap Programaren barnean eskaintzen dira, Alokabide erakunde kolaboratzailea den aldetik.

Azkenik, Alokabidek udalen eta gainerako erakundeen beste 140 etxebizitza kudeatzen ditu errentamendu-modalitatean.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko apirilak 01

    Pues deberian encuestar a los usuarios de Alokabide (alquilados)!! Conozco varios casos en los que las viviendas fueron entregadas en pesimas condiciones, sin arreglarlas antes y ya hecho el contrato. Con infinidad de problemas para que se les arreglen los desperfectos, lavadoras, calentadores, hadta 3 meses sin nevera, cableados que no cumplen normativa y dueltos. Incluso las viviendas enseñadas no fisicamente sino por foto, y una vez firmados los contratos ni caso a las reparaciones, dando largas y meses de llamadas.El sistema en si funciona y es bueno, no las personas que trabajan en ello. Prepotencia, mentiras, y caso omiso.!! Una pena!!

  • @AVSEuskadi
    2016.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    Las personas usuarias de #Alokabide consideran que los #servicios que presta contribuyen a la #igualdad y a la... https://t.co/BQFZkLhvbU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)