Berriak Osasuna
Eu

Jon Darpón: «ariketa fisikoa erregulartasunez egitea osasunean inbertitzea da»

2016.eko apirilak 03

GETXOTIK OINEZ BIZI-IBILALDI OSASUNGARRIA GETXON ekitaldiaren IV. edizioa egingo dute Ariketa Fisikoaren eta Osasunaren Mundu Egunak ospatzeko

Osasuneko sailburuak, Getxon ibilaldi osasungarrian parte hartu eta gero, azpimarratu du ariketa fisikoa egitea premiazkoa dela gaixotasun kronikoak jasateko arriskua prebenitzeko eta murrizteko, diabetesa kasu; izan ere, OMEk gaixotasun horri eskaini dio Osasunaren Mundu Eguna.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Jon Darpónek Getxotik Oinez Bizi-Ibilaldi Osasungarria Getxon ekitaldiaren IV. edizioan hartu du parte gaur, igandea, apirilaren 6an eta 7an ospatzen dira eta Ariketa Fisikoaren eta Osasunaren Mundu Egunak hurrenez hurren. Ibilbideak Getxoko leku adierazgarrienak zeharkatu ditu eta adin guztietako ehunka pertsona bildu dira, ariketa fisikoa osasun-onuren iturri gisa aldarrikatzeko.

Ibilbidea amaituta, Jon Darpónek ariketa fisikoa erregulartasunez egiteak duen garrantzia azpimarratu du, betiere pertsona bakoitzaren adina eta bereizgarriak kontuan hartuta; izan ere, «osasunean inbertitzea da, gaixotasunak prebenitzen dituelako, tartean, diabetesa, hipertentsio arteriala, enboliak, ondesteko minbizia, bularreko minbizia eta buruko nahasmenduak».

Osasun-onurak lortzeko, haurtzaroan eta nerabezaroan, gutxienez egunean 60 minutuz egin behar da ariketa fisiko neurritsu edo handia, eta gutxienez astean 150 minutuz, ordea, helduen eta adintsuen kasuan.

Hala ere, Euskadiko Osasun Inkestako datuen arabera, 14 urtetik gorako emakumeen % 32 eta gizonen % 27 ez dira aktiboak; hau da, ez dute egiten OMEk osasun-onurak lortzeko ezarritako gutxieneko ariketa fisikoa. Osasun Sailak eta Osakidetzak egoera hori alderantzikatzea dute lehentasunezko xede, % 15 eta % 10 murriztu nahi dituztelako balio horiek hurrenez hurren, 2013-2020 aldirako Osasun Planak osasuna eta ingurune nahiz bizimodu osasungarriak sustatzeko atalean jasotakoaren arabera.

Ariketa fisiko gutxiegiari, gainera, obesitatea gehitu behar zaio, eta horrek diabetesa eragin dezake. Horrenbestez, «ezinbestekoa da bizimodu eta ohitura osasungarriak izatea, gaixotasun hori ez ezik, heriotza eragin dezaketen beste gaixotasun batzuk ere prebenitzeko», adierazi du Jon Darpón Osasuneko sailburuak ibilaldiaren amaieran.

Izan ere, diabetesaren prebalentzia orokorra % 10etik gorakoa da 18 urtetik gorakoen artean Euskadin, eta munduan 300 milioi lagunek jasaten dute. OMEk gaixotasun horri eskainiko dio Osasunaren Mundu Eguna, gero eta hedatuago dagoelako; hala, OMEren aurreikuspenen arabera, 2030ean, zazpigarren heriotza-arrazoia izango da.

Dena dela, diabetesa prebenitzeko aski da bizimoduari loturiko neurriak hartzea.  Bizimodua aldatzeak diabetes-arriskua % 50 murrizten duela egiaztatu da, eta, Osasuneko sailburuak adierazi duenez, «bizimodu osasungarriekin 2. motako diabetes mellitus kasuen % 90 prebenituko lirateke».Nabarmendu duenez, «beharrezkoa da haurtzarotik azpimarratzea ariketa fisikoa egitearen, elikadura osasungarri eta orekatua izateren eta alkohola zein tabakoa bazter uztearen garrantzia, diabetesa eta beste gaixotasun batzuk jasateko aukerak murrizteko eta, ondorioz, osasuna zein bizi-kalitatea areagotzeko».

Osasun Sailak eta Osakidetzak, herritarrei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta, horrela, herritarrek beraiek osasunaren zaintzan modu aktiboan esku hartzea helburu duen Osasun Eskolaren bitartez, Paziente Bizia programa garatu dute; autozaintzako prestakuntza eskainiko zaie diabetesa duten pazienteei, gaixotasuna kontrolatu dezaten. «Nire diabetesa zaintzen» ikastaroei esker, 2.000 pertsona baino gehiago «aktibatzea» lortu da, eta hobekuntza sumatu da gaixotasuna kontrol pean duten emakumeen eta gizonen ehunekoetan.

 Getxo, 2016eko apirilaren 3an

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jeslarra
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @mrpneva
    2016.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @IZASKUN64966028
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @BabsonM
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @canada_mer
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @OSIArabaESI
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @mentxu09
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @jdarpon
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    #PaseoSaludableGetxo @Jdarpon: “practicar actividad física es invertir en salud” ➡ https://t.co/gVyyQMIa2j https://t.co/e5hh7AoLgw

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)