
Idiazabal Gazta berria aurkeztu da Ordiziako Artzai Egunean
Ordiziara hurbildu direnek tradizioko azokaz eta dastaketa desberdinez gozatu dute eta 2.000 ardik baino gehiagok herriko kaleak zeharkatzen ikusi dituzte.
Ordiziako Artzai Egunaren ospakizunean denboraldiaren Idizabalgo Gazta Berria aurkeztu da. Gazta mozketa eta dastaketa Robertu Ruiz, Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak egin du eta berak esan bezala “Euskal Herriko Jatetxe guztietan egon beharko luken produktua".
Ekitaldi bertan, Aranzadi Taldea omendu dute Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo artzantza kulturaren ikerketa eta difusioan egindako lanagatik eta Oridiziko artzaia, Joseba Inasausti iaz izandako “Gaztari hoberena 2105eko Espainako Elikagaiak saria”-gaitik. Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura zuzendaria den Leandro Azkuek parte hartu du omenaldietan.
Ordizian jai ederra ospatu da egun osoan, 400 postuko tradiziozko azokarekin, erakusketekin, lehiaketak egon dira eta 2.000 ardik baino gehiagok herriko kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.