Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak 90 testigantza baino gehiago jaso ditu biktimek parte hartzeko eta arreta emateko Gertu programaren bitartez

2016.eko martxoak 31

Terrorismoaren biktimen testigantzak Gogora Institutuan gordailutuko dira eta horietatik % 70 baino gehiago helburu pedagogiko eta dibulgatiboetarako ezagutaraziko dira

Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egin du biktimei arreta emateko Gertu Programaren lehen fasearen gainean. Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarrok eta biktimen gaineko politiken aholkulari Enrique Ulliabarriaranak prentsaurrekoan azaldu dutenez, 92 testigantza jaso dira.  

Programa hori 2014ko maiatzean aurkeztu zen Bakegintza eta Bizikidetzarako planaren barnean. Biktimen senideekin hurbileko metodologia bat erabiltzen du bi helbururekin: horien errealitatea ezagutu eta erantzun hobea ematea eta memoria zein bizikidetza eraikitzeko prozesuetan parte hartzeko bideak eskaintzea. Azken horri lotuta, testigantza grabatzeko aukera eskaini zitzaien, Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan jaso zedin.

Gertu programaren lehen fasearen gaineko balorazioa positiboa bi arrazoirengatik.

  1. Biktima askok hartu dute parte modu aktiboan gure herrialdeko orain gutxiko memoriaren eraikuntzan.
  2. Testigantza tresna erabilgarria iruditzen zaie etorkizunari begira, eta belaunaldi berrien bizikidetzaren mesedetan. Horrenbestez, lekukotza grabatutako pertsona gehienak, % 70 baino gehiago, Gogoran gordailutzeko ez ezik, helburu pedagogikoetarako ere erabiltzearen alde agertu dira.

Eusko Jaurlaritza, Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia eta Gogora Institutuak eskerrak ematen dizkiete programan parte hartzen ari diren biktimei egindako ahalegina, ekarpena eta eskainitako konfiantza direla eta. Portaera horri erantzun egokia eman behar diote erakundeek, biktimen borondatea errespetatuta eta euren testigantzak helburu pedagogikoetarako tentuz jakinarazita.

Testigantzak jendaurrean eskaintzea

Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria izan da Gertu programako testigantzak jendaurrean lehenengoz aurkezteko gunea. Ezagutarazteko baimena eman duten elkarrizketak guztiak herritarren eskura daude orain arte Bilbon, Durangon eta Tolosan egonaldiak egin dituen Memoriaren Plaza erakusketan terrorismoaren biktimei eskainitako gunean. Erakusketak hurrengo geldialdia Gasteizen egingo du, apirilaren 18tik 24ra bitartean.

Gerturen bigarren fasea: zaurituen eta mehatxatuen grabaketak

Datorren hiletik aurrera, eta legegintzaldia amaitu bitartean, abian jarriko da Gertu programako grabaketen bigarren fasea. Kasu honetan, terrorismoak zuzenean eragindako pertsonei beren testigantzaren bitartez parte hartzeko aukera eskaini nahi zaie: nagusiki, zuzenean zauritutako biktimek izango dute lehentasuna, baina mehatxu pean bizi behar izan direnen testigantzak ere bilduko dira. Dagoeneko zaurituekin eta biktimen elkarteekin harremanetan jarri da programa. 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 90 testigantza baino gehiago jaso ditugu biktimek parte hartzeko eta arreta emateko Gertu programaren bitartez ➡ https://t.co/N

  • @ConsejeroD7
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 90 testigantza baino gehiago jaso ditugu biktimek parte hartzeko eta arreta emateko Gertu programaren bitartez ➡ https://t.co/N

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 90 testigantza baino gehiago jaso ditugu biktimek parte hartzeko eta arreta emateko Gertu programaren bitartez ➡ https://t.co/N

  • @mikel_uriguen
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Recogidos más de 90 testimonios a través del programa Gertu de participación y atención a víctimas ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Recogidos más de 90 testimonios a través del programa Gertu de participación y atención a víctimas ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #PazConvivencia Recogidos más de 90 testimonios a través del programa Gertu de participación y atención a víctimas ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    #PazConvivencia Recogidos más de 90 testimonios a través del programa Gertu de participación y atención a víctimas ➡ https://t.co/1qt9LfbjpZ

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    90 testigantza baino gehiago jaso ditugu biktimek parte hartzeko eta arreta emateko Gertu programaren bitartez ➡ https://t.co/BcqBdu6bl5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)