Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadik Europan aurkeztuko ditu Udalsarea 21 tokiko jasangarritasunerako euskal ereduaren onurak

2016.eko martxoak 30
  • Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzia (Iclei)
  • Konferentziaren arduradunen iritzian, Udalsarea 21 «parekorik ez duen eredua da Europan, eta Euskadiko administrazioen erakundearteko lankidetza eta konpromisoa islatzen ditu»
  • ICLEI-Jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen sareak antolatu du konferentzia

                                                                                                                                                                                                                                                          

Udalsarea 21, euskal udalerrien tokiko sarea izango da protagonistetako bat Euskadin apirilaren 27tik 29ra bitartean egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzian. Bertan izango dira Europa osoko tokiko politikagintzaren, gizarte- eta ekonomia-arloen ordezkariak. Eusko Jaurlaritzarekin, batera ekitaldia antolatzen duen ICLEI-Jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen nazioarteko sarearen arduradunek nabarmendu dutenez, «Udalsarea 21en harreman- eta lan-ereduak ez du parekorik Europan eta erakundeen konpromisoa islatzen du, hiri-jasangarritasuneko helburuak lortzeko administrazioen arteko lankidetzak dituen onurak azaltzeaz bat».

 

Tokiko jasangarritasunerako euskal estrategia nabarmendu du ICLEIk, aktibo bereizlea delako Europako eredu tradizionalaren aldean, horretan, hiri-jasangarritasuneko jarduera gehienak esklusiboki toki-administrazioen esku geratzen direlako. Eusko Jaurlaritzak Udalsarea 21ekin duen konpromisoa eta sarean parte hartzea «bikaintasunaren adibide» dira arlo horretan, ICLEIko eskualde-zuzendariaren alboko Stephan Kuhnek adierazi duenez. Aipatutako udal-sare horren lan egiteko modua erabakigarria izan da Euskadi hauta zezaten konferentziaren egoitza gisa. 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Udalsarea 21en garrantzia nabarmendu du «tokiko jasangarritasun-politikak erabat garatzea funtsezkoa delako herrialdeak eta eskualdeak hazkunde-eredu global jasangarriago batera aldatzeko bidean protagonista izan daitezen». Konferentziaren erakunde antolatzaileetako bat den aldetik, Udalsarea 21en eginkizuna eta helburuak toki-jasangarritasunaren esparruko Europako eragile nagusiekin partekatuko dira.

 

Udalsarea 21en eredua

Udalsarea 21en funtzionamendua estu lotuta dago kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustuarekin. Horiek ezartzeari esker, eta egindako ekintzen urteko ebaluazioaren eta Tokiko Ekintza Planen aldian behingo berrikusketaren bidez, helburukako kudeaketa publikoaren kultura sortu da», oroitarazi du Ana Oregi sailburuak.

 

Egun, 200 euskal udalerrik osatzen dute Udalsarea 21, eta kide dira, halaber, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Garraioen Zuzendaritzak eta Uraren Euskal Agentziak (URA) ordezkatuta, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Ingurumen Kudeaketarako Elkarte Publiko Ihobe.

 

Ekintza azpimarragarrietako bat TAK 21 ebaluazio-sistema da –Tokiko Agenda Kalitatea–, orain hamar urtetik hona aplikatzen dena eta Ekintza-planen eta Tokiko Agenda 21en kalitate orokorra zehazten duten hogeitaka adierazleak zorrotz ebaluatzen dituena. Sistema horrek bost faktore hartzen ditu kontuan behin betiko kalifikazioa egiteko: estrategikoa, zeharkakoa, operatiboa, parte-hartze publikoa eta toki-jasangarritasuna.

 

Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea 2002ko abenduaren 20an osatu zen. Hasiera batean hamasei udalerri ziren sareko kide. Tokiko Agenda 21 diseinatzeko fasea amaitu ostean, tokian tokiko jasangarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi zuten, Tokiko Ekintza Planetan bilduta zituzten ekintzak ezarrita.

 

Euskadi, toki-jasangarritasunaren Europako hiriburu

Hiri eta Herri Jasangarrien Europako VIII. Konferentzia izango da hitzordu nagusia Europan toki-jasangarritasunari buruzko eztabaidak eta esperientzia-trukea gauzatzeko, NBEk 2015eko garapen-agenda ezartzeko egindako goi-bilerari eta Parisen abenduan egin zen Klima Aldaketari buruzko Konferentziari (COP21) jarraipena emanez.

 

Hainbat hiri, tartean, Paris, Aalborg, Bilbo, Kopenhage, Bartzelona, Helsinki, Ljubljana, Donostia, Müster, Växjö, Gasteiz, Brusela, Tirana, Tesalonika, Grand-Synthe eta Bologna, askotariko gaiez eztabaidatuko dira, esaterako, toki-gobernantzaz, hiri-potentzialak, hiri ekoizleaz edota Europako Hiri Agenda berriaz.

 

Ekitaldiari buruzko informazioa eskura dago Hiri eta Herri Jasangarrien VIII. Konferentziaren webgunean (www.basquecountry2016.eu) eta Twitter-eko kontu ofizialean (@sustain_cities), #Basque2016 traolarekin.  Iberdrola eta Euskotren dira hiru euskal hiriburuetan egingo diren bileren bultzatzaileetako bi.

 

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ThinkupLKS
    2016.eko apirilak 15

    Comentario de Twitter:
    Euskadi mostrará a Europa los beneficios del modelo vasco de sostenibilidad local de la red Udalsarea 21 https://t.co/JdMSmmZsKL

  • @GreenRevolGR
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Irekia - Euskadi mostrará a Europa los beneficios del modelo vasco de sostenibilidad local de la... https://t.co/0Gdi08v

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi mostrará a Europa los beneficios del modelo vasco de sostenibilidad local de la... https://t.co/0Gdi08vZkN

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi mostrará a Europa los beneficios del modelo vasco de sostenibilidad local de la red #Udalsarea21 ➡ https://t.co/Kw6um95

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadik Europan aurkeztuko ditu #Udalsarea21 tokiko jasangarritasunerako euskal ereduaren onurak ➡ https://t.co/Zci5gHjcYl

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi mostrará a Europa los beneficios del modelo vasco de #sostenibilidad local de la red #Udalsarea21 ➡ https://t.co/MbtZ

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi mostrará a Europa los beneficios del modelo vasco de #sostenibilidad local de la red #Udalsarea21 ➡ https://t.co/MbtZ9t8HyX

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Euskadik Europan aurkeztuko ditu #Udalsarea21 tokiko jasangarritasunerako euskal ereduaren onurak ➡ https://t.co/l8XlsQ9Z5V

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)