Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak jokabidea «errotik aldatzea» eskatu die Madrileko alderdiei, «akordioak eta normalizazioa lortuko badute»

2016.eko martxoak 30
  • Urkulluk Unidad Editorial Foroan parte hartu du Espainiako hiriburuan eta ziurtatu du 2016 urtea ezin dela izan Euskadin ere eragina duen egonkortasun politikoagatik galdutako urte bat
  • «Arima duen Europa» defendatu du, errefuxiatuen arazoari aurre egiteko adorea izango duena

Iñigo Urkullu lehendakariak jokabidea «errotik aldatzea» eskatu die alderdi politikoei, Madrilen gobernagarritasunaren gaineko akordioak lortu ditzaten. Bere iritzian, 2016 ezin daiteke izan ezegonkortasun politikoagatik alferrik galdutako urtea, eta ohartarazi du paralisi politikoaren eta instituzionalaren ondorioak dagoeneko agerikoak direla. Adierazpen horiek egin ditu gaur Madrileko Palace Hotelean antolatutako Unidad Editorial Foroan emandako hitzaldian.

Estatuko hauteskundeak egin zirela ehun egun igaro diren honetan, lehendakariak kezka agertu du alderdi politikoen jokabidea dela eta, elkarrizketari eta adostasunari uko egiten diotelako. Urkullurentzat, Estatuan hauteskunde aurreratuak deitzeak «politikaren porrota» islatuko luke; horrenbestez, bere iritzian, Espainiak «akordioak eta normalizazioa» behar ditu. Horren adibidetzat aipatu du Euskadin azken hiru urteetan egindakoa, EAJ gutxiengoan dagoelako Eusko Legebiltzarrean. «Paralisi politikoak konfiantza murrizten du eta ondorio larriak ditu», berretsi du.

Gobernu ezaren ondorioetako bat ekarri du gogora lehendakariak; Espainiako gobernuak erantzunik eman ez izana energiaren kostu handien eta Txinako dumpingaren aurrean, siderurgiari eta altzairuaren sektoreari kalte egin arren.

Urkulluk Madrilen eta Euskadiren arteko lankidetza defendatu du, aipatutakoaren antzeko arazoei aurre egiteko. «Gogorarazi nahi dut emaitza positiboak lortu ditugula lankidetzan jardun izan garenean», azpimarratu du. Halaber, Euskadiren eta Estatuaren arteko ituna berritzea premiazkoa dela adierazi du, bizikidetza bermatzeko eta «autogobernuaren sistema eguneratuko duen estatus politiko berriaren aldeko gizarte-eskakizunari erantzuteko». Agertoki berri hori eraikitzeko, lehendakariaren iritzian, gazteen ekarpena funtsezkoa da, esaterako, teknologian, ezagutzan, aniztasunean eta aldaketari egokitzeko gaitasunean.

ARIMADUN EUROPA

Urkulluk, halaber, aipagai izan du Europa dagoen egoera zaila, batetik terrorismo jihadistaren mehatxuagatik, eta bestetik errefuxiatuen krisiagatik. «Hain zuzen, proiektu bateratua ahul dagoen honetan, Europa inoiz baino Europago izan behar da», adierazi du lehendakariak, defentsaren eta segurtasunaren arloan eta errefuxiatuen harreraren plangintzan espiritu humanistan oinarritutako politika bateratuen premia dagoela nabarmentzeaz gain.  «Arimadun Europa defendatzen dut, errefuxiatuen arazoari aurre egiteko adorea izango duena», berretsi du lehendakariak, Europako proiektuaren sorrera-printzipioak berreskuratzearen alde egiteaz bat.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @andorturibe
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari demanda “un cambio radical” en la actitud de los partidos en Madrid para alcanzar “acuerdos y nor... https://t.co/XGIbOErlsv

  • @anamarti4
    2016.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari demanda “un cambio radical” en la actitud de los partidos en Madrid para alcanzar “acuerdos y nor... https://t.co/xWAePvSK7q

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakariak jokabidea errotik aldatzea eskatu die Madrileko alderdiei, akordioak eta normalizazioa lortuko badute➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak jokabidea errotik aldatzea eskatu die Madrileko alderdiei, akordioak eta normalizazioa lortuko badute➡ https://t.co/IZHd3fveBb

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu demanda un cambio radical en la actitud de los partidos en Madrid para alcanzar acuerdos y normalización➡ https://t.co/UnMGoqCdH2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)