Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Errentamendu-kontratuen fidantzak gordailutzea erregulatzen duen dekretua bihartik indarrean egongo da

2016.eko martxoak 29

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak gaurko alean publikatzen du fidantzak gordailutzeko betebeharra eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errentamendu Kontratuen Erregistroa erregulatzen dituen Dekretua.

Erregulazio berria bihartik hasita indarrean egongo da beraz. Araudi berriari esker segurtasun handiagoa izango dute maizterrek, fidantzaren zenbatekoa eta Eusko Jaurlaritzaren zein zerbitzutan gordailutu behar den zehazten duenez: Bizilagun. Bestalde, Kontratuen Erregistroa informazio-iturri fidagarria izango da, eta haren bidez aztertu ahal izango da Euskadiko errentako etxebizitza-merkatuaren egoera eta bilakaera.

Fidantza gordailutzeari dagokionez, Etxebizitzaren Legeak zehazten du errentatzaileak gordailutu behar duen zenbatekoa, errentamendu-kontratu motaren arabera.

-       Hilabete bat, etxebizitzen errentamenduetan.

-       Bi hilabete, beste erabilera batzuetarako errentamenduetan.

-       Denboraldiko errentamenduetan, kontratuaren iraupenaren proportzioan ezarriko da fidantza, kontuan hartuta urtebeteari bi hilabete dagozkiola.

Bestalde, bi araubide ezberdin ezarri dira gordailua kudeatzeko: bata, orokorra; bestea, itundutakoa. Itundutako araubidera edozein pertsona fisiko edo juridiko atxiki daiteke, baldin eta, gutxienez, 10 hiri-finka errentatzen badituzte, edo, bestela, gordailatu beharreko fidantza 30.000 eurokoa bada gutxienez.

Araubide orokorraren kasuan, fidantza hil bateko epean gordailutu beharko da.

Gordailutzeko, honako hauek egin behar dira: gordailu-inprimaki ofiziala bete –Zuzenean zerbitzuko bulegoetan eskura ditzakezu, edo https://euskadi.eus/gordailua helbidean–; errentamendu-kontratuaren kopia bat eta ordainagiria aurkeztu, eta, azkenik, fidantza gordailutu, Internet bidez, edo, bestela, Bizilagun zerbitzuaren bidez.                                                                                                                 

Fidantza gordailutu eta hilabeteko epean, errentatzaileak horren berri emango dio errentariari, dagokion egiaztagiriaren kopia baten bidez.

Epez kanpo gordailutuz gero, dagokion gainkarga ezarriko zaio fidantzaren zenbatekoari: aurretik ez bada errekerimendu espresurik egin, %2, eta aurretiko errekerimendu espresua egin bada, %10. Gainera, 300etik 3.000 eurora arteko isuna jarri ahal izango da.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko errentamendu-kontratu guztiak Errentamendu Kontratuen Erregistroan erregistratu beharko dira; aurretik fidantza gordailutu bada, berriz, Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz, eta, beraz, ez da inskribatzeko eskari berririk egin beharko.

Interesdunak Bizilagunekin harremanetan jarri behar dira Online Zerbitzuaren bidez, euskadi.eus helbideko postontziaren bidez edo ZUZENEANen herritarren arretarako telefonoaren bidez: 012.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    Entra en vigor el decreto que regula el depósito de fianzas para el arrendamiento de fincas urbanas en #Euskadi. https://t.co/ScJAdsrlkL

  • 2016.eko martxoak 29

    Para cuando sacareis una ley que ayude realmente al arrendatario? ??? Siempre ayudando a los inquilinos que muchas veces te dejan la casa hecha una mierda!. Para cuando una ayuda al dueño cuando te dejan un marrón de cientos de euros impagados de luz, agua, escalera y mensualidad? ? En esos casos siempre q apechugue el dueño con los gastos de abogado y demás si les metes en juicio, el gobierno vasco se lava como Pilatos. Todo son trabas. Si no alquilas, te suben el 50% la contribución. Si alquilas tienes que meter el dinero de la fianza en una cuenta bancaria del gobierno vasco. Supongo que en una de las cajas que controla el mismo y de las cuales saca buena tajada. Si quieres alquilar a través de gobierno vasco todo son condiciones que en la mayoría de los casos no entras; como estar el edificio en fuera de ordenación durante 25 años (gracias al ayuntamiento) y no poder hacer ni recibir nada. Porqué no puedo quedarme yo esa fianza en mí cuenta o en mi bolsillo? ?
    Si está todo firmado en el contrato y todo es legal por qué tengo que ingresarle dinero al gobierno vasco por su cara bonita? ??
    Sois unos saca cuartos!! Siempre exprimiendo al q os vota.

  • @mundoedmundo
    2016.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Mañana entra en vigor el decreto que regula el depósito de fianzas para el arrendamiento de fincas urbanas ➡ https://t.co/DRYgh

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)