Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskaltegietan matrikulatutako ikasle kopuruak %2,86 egin du gora 2015-2016 ikasturtean

2016.eko martxoak 30

HABEK ikasturte honetako berritasun nagusiak ere aurkeztu ditu

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari Joseba Erkiziak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian. Prentsaurrekoan euskaltegien aurtengo matrikulazioaren datuak eskaini eta egiaztatze sisteman eta ikasmaterialetan aurten dauden hainbat berritasun ere aurkeztu dira. Aipatzekoa da euskaltegietako matrikulazioak (pertsona matrikulatuak gaurko egunez) gora egin duela aurten: %2,86 hain zuzen ere.

Berritasunak:

Gaur egun arte, HABEk bi egiaztatze deialdi egiten zituen urtean. Bi deialdi hauek, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko ziren eta euskaltegietako ikasleentzat mugatuta zeuden. Ordea, gaur goizean azaldu bezala, berritasun ugari daude aurtengo ikasturtean (2015/2016).

-       A1 eta A2 gaitasun mailen egiaztagiriak sortu dira eta ebaluazio jarraituaren bitartez emango dira. Bi maila hauek egiaztatzen dituzten ikasleak, gainera, diru laguntza indibidualen sisteman sartuko dira gainerako mailetakoekin batera.

-       Deialdi irekiak B1 eta B2 mailetan: euskaltegietako ikasleentzako ohiko deialdiez gain, bi maila hauek deialdi irekiaren bitartez egiaztatu ahal izango dira. Hau da, euskaltegietako ikasleek ez direnek ere (edozein herritarrek) aurkezteko aukera hau izango dute. Deialdi ireki hauek HABEren urteko bigarren deialdiarekin batera egingo dira. Matrikulazioa irailean izango da.  

-       B1 azterketak euskaltegietan: ikasleek B1 azterketa ikasgelan bertan egin ahal izango dute ikasturte honetan. Beste berritasun bat da, maila honetan ikasten duten ikasleek, azterketa egiterakoan, mintzamen proba idazmen probaren aurretik egingo dutela.

-       A2 materialaren aurkezpena: A2 maila egiteko metodo integral bat argitaratu du HABEk. 

 

Grafikoak eta datuak zehatzago, atxkitako PDF dokumnetuan ikusgai.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @eajpnvparlament
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskara Euskaltegietan matrikulatutako ikasle kopuruak %2,86 egin du gora 2015-2016 ikasturtean ➡ https://t.co/vbLKTpLhgQ

  • @eajpnvparlament
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskera La matriculación en euskaltegis ha aumentado un 2,86% durante el curso 2015-2016 ➡ https://t.co/ocbb3RHixp

  • @bizieuskeraz
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Euskara Euskaltegietan matrikulatutako ikasle kopuruak %2,86 egin du gora 2015-2016 ikasturtean ➡ https://t.co/vbLKTpLhgQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)