Berriak
Eu

Antonio Rivera Sailburuordea Brasiliako Kultura Ordezkariarekin bildu zen

2010.eko irailak 17

Antonio Rivera Blanco Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Silvestre Gorgulho Brasiliako Kultura Ordezkariarekin elkartu zen. Rivera Brasilian ospatzen den Arkitektura eta Museoen Nazioarteko lehenengo Sinposioan parte hartuko du Guggenheim Bilbao esperientzia azalduz. Beraz, agintariak Brasileko hiriburura egingo duen bidaia dela eta emango da bilkura.

Lehenengo elkarrizketan, Sailburuordeak euskal kultura barreiatzeko Etxepare Institutuaren eginkizunak adierazi zizkion brasiliako kultura arduradunari. Gorgulho Euskadi ezagutzearekin harkor azaldu zen eta Basilen euskal kultura zabaltzeko bere lankidetza eskeini zuen.

Bestalde, bertako gobernuaren gonbidapen baten bidez, Rivera sailburuordeak hirigintza modernoaren ikono den hiriburua zerutik ikusteko aukera izan zuen. Honako hiria Oscar Niemeyerek orain dela berrogeita hamar urte diseinatu zuen eta XX.mendeko lehenego hiria izan da Patrimonio de la Humanidad de la UNESCOko titulua jasotzen.

Nahiz eta, elkarlanerako protokolo zehatzik aukera honetan ez gauzatu,  brasileko hurrengo bozkaketak direla eta, agintariek kulturari dagokion arloan, etorkizunerako harreman aukerei buruz hitz egin zuten.

58. Donosita Zinemaldiari lotuta, Gorgulho Festival de Cine Brasilero de Brasiliaren garrantzia nabarmendu zuen. Dagoeneko 42 urterekin, honako jaialdiak hiriaren ondare immaterialaren zati bat gordetzen du eta itsuak zinemara gerturatzeko programa berri bat dauka.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Rivera Sailburuordea