Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: «Goitondoko industrialdeko hondakin-uren bilketa inguruko natura leheneratzeko bultzada da»

2016.eko martxoak 29
  • Ingurumen sailburuak eta URAko zuzendariak URAk egindako lanak bisitatu dituzte
  • Espaloi berriak 80 metro luzeran eta 2 metro zabaleran izango ditu BI-2301 errepidearen irteeran Ermutik Markina-Xemeinera norabidean
  • Ermuko isuriak Debabarreneko biltodietara bideratzen dituen lurraldearteko biltodia luzatuko da.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritzian, «URAk Mallabiko Goitondo industrialdeko hondakin-uren biltodia ezartzeko egindako lanak inguruneko natura leheneratzeko bultzada izango dira». Uraren Euskal Agentziako zuzendari Iñigo Ansola lagun zuela, Oregik Ermua eta Markina-Xemein arteko espaloi berria erabili du, bertan egin diren hodiak instalatzeko lanak eta zoladura berria ezartzekoak ezagutzeko. Inbertsioa hirurogei mila eurokoa izan da.

Errepidearen ezkerraldean, URAk 80 metroko luzera duen hodi bat ipini du, metro bateko sakoneran, eta 1.200 milimetroko barne-diametroa duten bi kutxatilekin. Horren gainean, 2 metroko zabalera duen eta errepidea baino 10 cm gorago dagoen espaloia eraiki da PK 41+940 eta PK 42+020 kilometro-puntuen artean.

URAk 2013an hasitako lanen jarraipena dira honako hauek, eta Ermua eta Mallabia udalerrien saneamendua hobetzea dute xede. Hala, bi udalerrietako hondakin-urak Eibarren kokatutako Debabarrenako biltodietara bideratuko dira, Gipuzkoako Uren Partzuergoaren hondakin-uren araztegian tratatzeko (Elgoibar).

Sei aste iraun dute lanek. URAk azterlan geotekniko bat egiteko kontratatu zuen INGEK, SLP enpresa, hondeatze-ezpondak egiazta zitzan aipatutako lanak egin aurretik. Halaber, lanak egiteko, erreietako itxita egon da, eta zirkulazioa bideratu behar izan da semaforoekin eta seinaleekin, norabide bateko trafikoa eta bestekoa txandakatzeko.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UraErmua
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera Ana Oregi y el director de URA visitan los trabajos realizados por URA en el entorno de Ermua ➡ https://t.co/T5Bt

  • @CR_EibarErmua
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @ermuberri: La Consejera de Medio Ambiente y el director de URA han visitado los trabajos realizados por URA en el entorno de... https:/…

  • @ermuberri
    2016.eko martxoak 30

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Medio Ambiente y el director de URA han visitado los trabajos realizados por URA en el entorno de... https://t.co/GzGdvBXA9a

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: La Consejera Ana Oregi y el director de URA visitan los trabajos realizados por URA en el entorno de Ermua ➡ https://t.co/T5Bt

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    La Consejera Ana Oregi y el director de URA visitan los trabajos realizados por URA en el entorno de Ermua ➡ https://t.co/T5BtLvU2jc

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)