Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek larunbatean, martxoaren 26an, trenen eta autobusen gaueko zerbitzua indartuko du ordu ofizialaren aldaketa dela eta

2016-03-23

Euskotrenek larunbat honetan, martxoaren 26an, trenen eta autobusen gaueko zerbitzua indartuko du Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo tren lineatan, eta errepidean Zumaia – Donostia eta Ermua Ondarroa lineatan, horren arrazoia ordu ofizialaren aldaketa da (goizaldeko 2:00etan 3:00ak izango dira).

Gaueko TREN zerbitzuek eskainiko dituzten ezaugarriak ondorengo hauek izango dira::

BILBO-DEBA
• Irteerak Atxuritik: 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50ean (Elgoibarreraino) eta beste bat 1:31n Durangotik Debara.
• Irteerak Debatik: 1:35, 3:35, 5:35 eta 7:22an (Elgoibartik Durangora) eta beste bat 1:29an Trañatik Bilbora.

AMOREBIETA-BERMEO
• Irteerak Amorebietatik: 0:19, 3:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.
• Irteerak Gernikatik: Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da.
• Irteerak Bermeotik: 23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:25ean (Gernikaraino).

LUTXANA-LEZAMA
• Irteerak Lutxanatik: 23:09, 0:02, 3:00 (ordu ofizial berria), 4:00 eta 6:00etan.
• Irteerak Lezamatik: 23:35,0:30, 3:30 (ordu ofizial berria), 4:30 eta 6:30ean.

LASARTE-HENDAIA
• Irteerak Lasarte Oriatik: 0:00, 1:00, 3:00 (ordu ofizial berria), 4:00, 5:00 (Donostiaraino) eta 6:00etan.
• Irteerak Hendaiatik: 23:03, 0.03, 1:03, 3:03 (ordu ofizial berria), 4:03, 5:03 eta 7:03an.


Beste alde batetik, ondorengo hauek izango dira gaueko AUTOBUSEN zerbitzuen ezaugarriak:

ZUMAIA-DONOSTIA
• Irteerak Zumaiatik: 23:00etan, 0:00etan, 1:00ean, 2:00/3:00etan (ordu aldaketaren unea), 4:00etan eta 5:00etan.
• Irteerak Donostiatik: 0:00etan, 1:00ean, 2:00/3:00etan (ordu aldaketaren unea), 4:00etan, 5:00etan eta 6:00etan.


ERMUA-ONDARROA
• Irteerak Ermutik: 0:40, 2:40/3:40 (ordu ofizial berria), 4:40 eta 5:40an.
• Irteerak Ondarroatik: 23:45, 1:45, 2:45/3:45 (ordu ofizial berria) eta 5:45ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko