Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2016KO ASTE SANTUKO TURISMOAREN AURREIKUSPENA

2016.eko martxoak 23

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak oso estimazio positiboa aurkeztu du gaur goizean, Euskadi Basque Country helmuga turistikoak Aste Santuan izan dezakeen emaitzari buruz.

Euskadiko Turismo Behatokiak sektorearen beraren estimazioetan oinarrituta egiten duen aurreikuspenen arabera, euskal turismo-industriak 2015ko emaitzak gaindituko ditu datozen egunetan.

Aste Santuan 2016tik hona hautemandako joera gorakorrak segida izango duela espero da. Orain arte, 319.344 bidaiari iritsi dira, % 16 gehiago, eta 579.613 ostatu-gau igaro dituzte, % 16 gehiago.

Gora egin du hiru lurralde historikoetan turisten eta horiek establezimendu turistikoetan igarotako ostatu-gauen kopuruak (hoteletan eta landa-ostatuetan) 2016ko lehen bi hilabeteetan; % 12 igo da turisten etorrera Araban (44.327) eta Bizkaian (145.254, eta % 26 Gipuzkoan (124.950). Ostatu-gauen kopuruari dagokionez, % 18,3 igo da Araban (82.177), % 12,7 Bizkaian (259.855) eta % 26,5 Gipuzkoan (219.483).

Hiru hirietako hoteletan igoerak izan dira 2016ko lehen bi hilabeteetan: Gasteizen, % 10,7koa (32.408); Bilbon, % 9,2 (93.130) eta Donostian, % 20,9 (69.205). Ostatu-gauen kasuan, Gasteizen % 18,5 hazi dira (61.476), Bilbon % 10,5 (174.356) eta Donostian % 22 (121.381).

Euskal kostaldean, turismo-establezimenduetara etorritako turista kopurua % 31,6 hazi da (45.580), eta % 33,9 ostatu-gau gehiago igaro dituzte bertan (74.455). Arabako Errioxan, turismo-establezimenduetara etorritako turista kopurua % 15,5 hazi da (6.645), eta % 16,7 ostatu-gau gehiago igaro dituzte bertan (9.737). Euskadiko barnealdean, turismo-establezimenduetara etorritako turista kopurua % 18 hazi da (64.583), eta % 19,5 ostatu-gau gehiago igaro dituzte bertan (120.110)

Datu horiek zertxobait handiagoak izango dira, martxoaren 30era arte ez baitira argitaratzen turismo-apartamenduen eta kanpinen gaineko datuak.

Aste Santuko aurreikuspenari dagokionez, sektoreko eragileek honako datu hauek eman dituzte:

NEKATUR

  • Aste Santu honetan 2015ean baino lehenago egin dira erreserbak, baina azken orduko erreserbak ere espero dira, oporraldi honetan ohikoa delako turistek horrela jokatzea.
  • Hala, 2015eko okupazio-maila berdintzea edo gainditzea espero da. Une honetan, lau gau horietarako (martxoaren 24tik 27ra) % 69,07ko okupazioa aurreikusi da.
  • Hasiera batean, okupazio handiena ostegun, ostiral eta larunbat gauetan espero da (martxoak 24an, 25ean eta 26an). Igandean, hilak 27, behera egingo du okupazioak.
  • Aurten 2015eko Aste Santuko okupazio-maila berdintzea edo gainditzea espero da hiru lurraldeetan. Oraingoz, azken orduko erreserbak falta direla, Araban % 71,84koa da okupazioa, % 64,17koa Bizkaian eta % 70,75ekoa Gipuzkoan

BILBO HELMUGA

  • Aurreikuspenen arabera, 2016ko Aste Santuko ostegunean, ostiralean eta larunbatean % 84ko hotel-okupazioa espero da. Erreserba gehienak egun horiei dagozkie, baina oraindik ere denbora dago hiru egun horietan okupazioa % 90ekoa izateko.
  • Asteazken, igande eta astelehen gauetan, aurreikuspenen arabera, % 46koa izango da hotel-okupazioa.
  • 2016ko Aste Santuaren aldean, okupazio-mailari eustea espero da.

GIPUZKOAKO HOTELAK ASPAGI

  • Gipuzkoan, ostiral eta larunbat santuko gauetan okupazio ia erabatekoa espero da, Aste Santuko gainerako egunetan % 70 ingurukoa, eta Pazko Astean, berriz, % 60/65etik gertu egongo da.
  • Datu horiei azken orduko erreserbenak gehitu behar zaizkie, eta Aste Santu goiztiarrak eski-sasoiarekin lehiatu beharraren ondorioak.

SEA OSTALARITZA GASTEIZ

  • Egun erreserbatuta dago % 80a, eta 2015ean baino azken orduko erreserba gehiago espero dira; horrenbestez, ziur aski okupazioa erabatekoa izango da.
  • Hotelen okupazioa homogeneoa izango da hiru egun nagusietan, ostegunetik larunbatera bitartean, 2015eko Aste Santuko datuen antzekoak emanez.
  • Erreserbak 2015eko Aste Santuan baino lehenago egin dira.

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA

  • Ostegunetik astelehenera bitartean, okupazioa ia % 100ekoa da, egungo erreserba kopuruari erreparatuta. Ostegunetik ostiralera bitartean, okupazioa % 92koa da; eta asteazkenetik ostegunera bitartean, % 85ekoa.
  • Oro har, erreserbak hilabete bat eta bi aste arteko aurrerapenarekin egin dira, baina azken orduko erreserba gehiago espero dira asteazkenean, ostegunean eta igandean
  • Hala, 2015eko Aste Santuko okupazio-maila antzekoa lortzea espero da.

*HARTU GOGOAN BEHIN BETIKO BALANTZEA EUSTATEK APIRILEAN ARGITARATZEN DITUEN DATU OFIZIALEKIN EGINGO DELA.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2016.eko martxoak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @euroberri
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @mikel_uriguen
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @ConsejeroD7
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @iurkiaga
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @eajpnv
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @mangelesky
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t

  • @iurkullu
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    Confiamos en que durante esta Semana Santa continúe la tendencia al alza del #turismo de los primeros meses de 2016 https://t.co/8up6BFQPxx

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)