Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak osasun zentro moderno berria inauguratu du Miribillan, Bilbon haur gehien dagoen auzoan

2016.eko martxoak 23
  • Osasun-zentro berrian arreta jaso ahal izango duten 11.000 auzokoetatik % 22 adin txikikoak dira; Pediatria-zerbitzua handituko da, eta lau pediatriako eta erizaintza pediatrikoko kontsulta egongo dira, emaginaz eta erditzea prestatzeko eskolez gain.
  • Osasun-zentro berria apirilaren 4an hasiko da arreta ematen, baina, lehenago, ate irekien jardunaldiak egingo dira auzokoek instalazioak ezagutu ditzaten.

 

Gaur, asteazkena, hilak 23, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk, Osasuneko Sailburu Jon Darpón, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Miribillako auzokoen ordezkariak lagun, auzoko 11.115 biztanleri arreta emango dien osasun-zentro moderno eta handia inauguratu du.

Osasun-zentro berriak 2.000 metro koadro izango ditu (Bilboko Udal Etxebizitzak zerbitzuarekin egindako itun baten bidez eraiki dira) eta Miribillako biztanleei emango die arreta, orain arte inguruetako beste osasun-zentro batzuetara joan behar izan direnak. Hala, auzokoen osasun-arreta zentro bakar batean zentralizatuta egongo da aurrerantzean.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza nabarmendu du, bilbotarren mesedetan delako; izan ere, osasun-azpiegitura berriari esker, Miribillako 11.000tik gora biztanleek osasun-arreta nabarmen hobea jasoko dute. Gainera, Osakidetzaren osasun-zentro berria martxan jartzeak lanpostu berriak sortuko ditu, orain arte eskainitako osasun-zerbitzuak indartu eta handituko direlako. Lehendakariak esandakoaren arabera, 3.100.000 euroko inbertsioa egin da Osakidetzaren osasun-azpiegitura berrian, Bilboko auzo horretako biztanleei orain arte baino osasun-arreta hobea eskaintzeko; Bizkaiko hiriburuko auzo jendetsuenetako bat izan arren, ez zuen auzoko guztiak arta zitzakeen osasun-zentrorik, eta bertakoak inguruko auzoetako osasun-zentroetara joan izan dira orain arte.

Horrenbestez, Miribillako osasun-zentro berriak, San Luis Meategiaren kalean kokatutakoak, Saralegiko zentroaren erabiltzaileak hartuko ditu, jarduteari utziko diolako, hala nola San Adrian osasun-zentroari esleituta zeudenetako batzuk. Era horretan, orotara, 11.115 auzotarrek jaso dute arreta bertan (8.665 helduk eta 2.450 haurrek). Horietatik 4.500ek Saralegiko osasun-zentroan jasotzen zuten arreta, eta 6.500ek San Adriangoan.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duen legez, osasun-zentro berria etorkizunera begira eraiki da, biztanle gazteen beharrak kontuan hartuta; ondorioz, pediatria-zerbitzua indartuko dela iragarri du, Miribilla auzoa delako Bilbon haur-ehuneko handiena duen eremuetako bat, zehazki, Bilboko auzo batzuetan halako bi.

Miribillako osasun-zentroan 25 profesional jardungo dira arreta ematen 8:00etatik 20:00etara, eta, osasuneko azpiegitura horri esker, 5 lanpostu sortuko dira: pediatra bat, bi erizain, erizaintzako laguntzaile 1 eta administrari laguntzaile 1.

Bestalde, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Bilbok osasun-azpiegitura berri eta modernoa izan dezan egin duen ahaleginarengatik, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du, bilbotarrei eskainitako zerbitzu publikoa hobetu duelako.

Osakidetzako osasun-zentro berriak 2.000 metro koadroko azalera du. Lehen fasean, 1.350 metro koadro erabiliko dira, Lehen Mailako Arreta abian jarrita. Bigarren fasean, zenbait espezialitate hasiko dira jardunean (Dermatologia, Oftalmologia, Errehabilitazioa, Ginekologia, etab.) eta, besteak beste, errehabilitaziorako gimnasio bat egongo da erabilgarri.

Beheko solairuan daude sarbidea eta administrazio-saila, familia-medikuntzako 12 kontsulta, pediatriako eta erizaintza pediatrikoko 4 kontsula, sendaketa-gela, proba funtzionalen gela eta lagin analitikoak eskuratzekoa, emaginaren kontsulta, erditzea prestatzeko eta jarduera komunetarako erabilera anitzeko gela bat eta itxaron-gela bat. Halaber, aldagelak, liburutegia, biltegia, instalazioen gela eta komunak ditu. Lehen solairuan, 50 lagunentzako ikasgela bat eta sarbide mugatuko historia klinikoen fitxategia daude.

Aste Santuaren ostean, ate irekien jardunaldia egingo da, auzokoen osasun-zentro berria bisitatu dezaten. Apirilaren 1ean hasiko dira Saralegiko zentroko ekipamendua eta dokumentazioa lekualdatzeko lanak, zentro berriak apirilaren 4an, astelehena, ireki ahal izan ditzan ateak.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko martxoak 30

    Me parece muy bien...pero, ¿para cuándo un centro de salud en ibarrekolanda? Es un barrio con más de 8000 habitantes que no tiene Ambulatorio y tenemos que ir al de San Ignacio que está saturado y en mi caso a desmano

  • 2016.eko martxoak 25

    Mirivilla necesita mucha inversión, y no sólo en salud. Necesita infraestructura educativa para atender a tantos niños.

  • @DONAIREMCARMEN
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Inauguración del Centro de Salud de Miribilla https://t.co/LF7eYPWgaR

  • @Joanuski83
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu lehendakariak osasun zentro moderno berria inauguratu du #Miribilla-n, Bilbon haur gehien dagoen auzoan ➡ ht…

  • @EMERBASK
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu inaugura el centro de salud de #Miribilla, barrio con mayor porcentaje de población infantil de Bilbao ➡ ht…

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu inaugura el centro de salud de Miribilla, barrio con mayor porcentaje de población infantil de Bilbao ➡ https://t.co/VNaXQXw91y

  • @Gob_eus
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu lehendakariak osasun zentro moderno berria inauguratu du Miribillan, Bilbon haur gehien dagoen auzoan ➡ https://t.co/JkoJ9izdRT

  • @Coraalinee_H
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu inaugura el centro de salud de #Miribilla, barrio con mayor porcentaje de población infantil de Bilbao ➡ ht…

  • @BlogAthletic
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: .@iurkullu inaugura el centro de salud de #Miribilla, barrio con mayor porcentaje de población infantil de Bilbao ➡ ht…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu lehendakariak osasun zentro moderno berria inauguratu du #Miribilla-n, Bilbon haur gehien dagoen auzoan ➡ https://t.co/IaX6Rul07i

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    .@iurkullu inaugura el centro de salud de #Miribilla, barrio con mayor porcentaje de población infantil de Bilbao ➡ https://t.co/G034HSjPDd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto