Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzak EKP-Euskadiko Kirol Portua S.A. enpresaren esku utzi du kirol-portuetako portu-tasak biltzeko kudeaketa (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko martxoak 22

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Kirol Portua, S.A.ren esku utziko du portu-tasak jasotzeko egitekoa, baldin eta Euskadiko Kirol Portua, S.A.k bere gain hartua badu kirol-portuaren zerbitzu publikoa; hala, sozietateak modu autonomoan antolatu beharko ditu behar besteko bitarteko materialak eta pertsonalak, zerbitzua emateko garaian kudeaketa eraginkorra izan dadin.

Euskadiko Kirol Portua, S.A. sozietateari egokitzeko bilketa-lanak tasen bilketa kudeatzeko esparruan egingo dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak izango du ekintza juridiko jakinak emateko eskumena.

Euskadiko Kirol Portua, S.A.k kirol-portuetan portu-tasak ezartzeak sortzen dituzten baimenak eta kontzesioak prestatuko ditu, baita kirol-portuei dagozkien kitapenak edota, hala dagokionean, hazkundeen, hobarien, kenkarien eta exentzioen aplikazioa ere; horretarako guztira, beharrezko tributu-kudeaketa oro egingo ditu tributuen zenbatekoak zehazteko, eta portuen alorreko eskumena duen sailaren izenean portu-tasak bilduko ditu. Era berean, aurkeztutako dokumentazioa hartzea eta izapidetzea (esate baterako, zatikatzeko eta geroratzeko eskabideak, erreklamazioak eta errekurtsoak), bai eta ebazpen-proposamenak bidaltzea ere portuen alorrean eskumena duen Jaurlaritzaren sailera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko