Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia bideo-jokoen alorreko euskal enpresariekin bildu da

2010.eko irailak 16

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia, alegia, gaur arratsaldean bildu da bideo-jokoak garatzen dituzten euskal enpresa batzuen arduradunekin.   Bilera AlhondigaBilbaon izan da eta bertan aztertu dira geroz eta gehiago aintzat hartzen ari den sektore berri indartsu horren inguruko itxaropenak eta beharkizunak. Gogora dezagun, hain zuzen ere AlhondigaBilbaon bertan garatzen ari dela hó Play, hau da, Bideo-jokoen nazioarteko Jaialdia.

Sailburua, beste aginpide batzuen artean Eusko Jaurlaritzako Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza duena, bildu da euskal bideo-joko onena sarian finalista izan diren bost enpresetako arduradunekin. Enpresa horiek dira: Delirium Studios, Ideateca, Elhuyar Fundazioa, Gestionet Multimedia eta PixelTossers Studio. 

Joan den uztailean, Euskal Encounterreko (informatikako zale eta profesionalen jaialdi handi bat) 18. edizioan bere solasaldian Idoia Mendiak goraipatu zuen Ideateca eta Delirium Studio enpresek eginiko lana. Horiek, besteak beste garatu dituzte iPhone-rako iBasket aplikazioa eta azken belaunaldiko kontsolentzako 3Dko jokoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia