Berriak Segurtasuna
qrcode

Irekita dago segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak jasotzeko proposamenak egiteko epea

2016-03-22

2015. urteari dagozkionak

Segurtasun pribatuaren arloko ohorezko aipamenak emateko proposamenak datorren apirilaren 25era arte bidal daitezke. Segurtasuneko sailburuak, Euskadiko segurtasun pribatuaren arloan ohorezko aipamenak emateari buruz, martxoaren 1ean sinatu zuen aginduaren markoan sartzen da ekimena. Arauak ezartzen du segurtasun pribatuko langileei eta enpresei eta horiekin lotutako erakundeei ohorezko aipamenak emateko modua, arriskuaren, garrantziaren edo errekonozitzen diren gertakarien garrantzi publikoaren arabera.

Beren funtzioak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileak eta enpresak ohorezko aipamenekin saritzeko modua erregulatzen du aginduak. Aipamenak ohorezkoak izango dira eta ez dute sare ekonomikorik sortuko. Ohorezko aipamen horiek merituzko ekintzen arrisku-ezaugarri bereziak, nekagarritasuna, ekimen profesionala eta gizarte-garrantzia kontuan hartuta emango dira, ofizioz edo, bestela, partikularren, langileak kide diren enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen ekimenez.

Ohorezko aipamenen hartzaileak segurtasun pribatuko langileak, enpresak, bestelako pertsona fisikoak, erakundeak, korporazioak, entitateak eta establezimendu publiko edo pribatuak izan daitezke. Eta honako hauek dira aginduak biltzen dituen kategoriak:

Ohorezko kondekorazioak beren eginkizunak betetzean eta, bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileak aintzatesten ditu, betebeharrak betetzean, bizitza edo osotasun fisikoa arrisku larrian jarri badute edo lesionatu badira, zerbitzu bat ematean edo emateagatik; delituak egitea galarazi badute, nahastutako pertsonak atxilo hartuta; edo Ertzaintzari delitu astunak prebenitzeko edo argitzeko lagungarria izan den informazio garrantzitsua eman badiote.

Ohorezko sariak beren eginkizunak betetzean eta, bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileak aintzatesten ditu delituak egitea galarazi badute, jarduera humanitarioak egin badituzte edo Ertzaintzari zigor-arloko arau-hausteak prebenitzeko edo argitzeko lagungarria izan den informazioa eman badiote.

Diplomak Euskadin segurtasun pribatuko zerbitzuak hobeto ematen laguntzean eta, bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko enpresak aintzatesten ditu segurtasun pribatuko langileak etengabe prestatzeko politikak etengabe sustatzeagatik, eta enpresaren ibilbideagatik eta ospeagatik, besteak beste.

Azkenik, ohorezko plakak egindako ahalegina eta izandako dedikazioa aitortzen die pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publiko edo pribatuei, Euskadin segurtasun pribatuko zerbitzuak hobetzen laguntzen nabarmendu badira.

Segurtasuneko sailburuordeak emango ditu ohorezko aipamenak aginduak erregulatzen duen ebaluazio batzorde batek proposatuta.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @rgartzia
    2016-03-23

    Comentario de Twitter:
    Abierto el plazo para presentar candidaturas a menciones honoríficas en el ámbito de la seguridad privada... https://t.co/uGIap5MeFL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko