Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak Koloneko eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Euskadiko Programaren inguruko sentsibilizazio eta informazio-kanpaina bat jarri du abian (Gobernu Bilera 2016-03-22)

2016.eko martxoak 22

Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, gaur goizean Gobernu Kontseiluaren ostean eginiko prentsaurrekoan, Osasun Sailak eta Osakidetzak abian jarri duten Koloneko eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programaren inguruko sentsibilizazio- eta informazio-kanpainaren berri eman du. Kanpaina honek prebentzio-programa bultzatzen jarraitzea eta parte-hartzea handitzea du xede. Martxoaren 31n Koloneko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna izango da.

Horrela, parte hartzera gonbidatuta dauden pertsona guztiek –Euskadin, 50 eta 69 urte bitarteko herritarren % 100– gonbidapen-gutun pertsonalizatuarekin batera informazio-eskuorri berri bat jasoko dute. Eskuorri horrek, aurrekoa baino bisualagoa ta erakargarriagoa, argi eta sinpleki azaltzen du zer den koloneko eta ondesteko minbizia, nola prebeni daitekeen, norentzat den programa, noiz egin behar den proba, zertan datzan proba eta nola egin behar den.

Osasuneko sailburuak azaldu duenez, kanpaina berri honek gonbidapena jasotzen duten pertsonak testa egitearen garrantziaz jabetzea du xede. Testa proba sinple bat da; balizko lesio bat goiz detektatzeko aukera ematen du, eta horrek, ondorioz, tratamendu ez hain agresiboak egin ahal izatea eta biziraupena % 90etik gorakoa izatea dakar berekin.

Era berean, Osasuneko sailburuak programaren gaur egungo egoeraren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Programak parte-hartze altuenetako bat du (% 71), eta estaldura-maila oso aurreratuak: lehen itzulian, 50 eta 69 urte arteko herritarren % 100. Datu horrek koloneko eta ondesteko minbizia prebenitzeko herritar ororentzako programa onenen artean jartzen gaitu Espainian eta nazioartean, estaldurari, eraginkortasunari, kalitateari eta parte-hartzeari dagokienez.

Alde horretatik, Osasun Saileko arduradunak seinalatu du emaitza on horiek azken urteotan eginiko etengabeko esfortzuari eta lanari zor zaizkiola, bai baliabideen hornidurari dagokionez, bai Osakidetzako profesionalen antolamenduari dagokionez, bai gizarte zibilari dagokionez (Minbiziaren aurkako Elkartearen eta Minbiziaren aurkako Aliantzaren bitartez).

Azken hiru urte hauetan, programaren estaldurak aurrerakada handia egin du. Lehen gonbidapenean, % 100eko estaldura lortu da; Espainian, berriz, % 20 da estaldura. Hobetzen jarraitzea da helburua.  Horretarako, 2016. urtearen amaierarako, xede-populazioaren % 100 gonbidaturik egongo da bigarren itzulian, eta % 80 hirugarrenean.

Era berean, parte-hartzea sustatzen jarraituko da, bereziki gizonen artean, baxuagoa baita haien parte-hartzea. Gizonen % 68k egiten dute proba; emakumeen artean, berriz, % 73 dira proba egiten dutenak. Eta, berez, gizonezkoek dute arrisku handiagoa lesio aurregaiztoak eta minbizia izateko.

Koloneko eta ondesteko minbizia bigarren ohikoena da, bai emakumeen bai gizonen artean Euskadin, bularrekoaren atzetik emakumeen kasuan eta prostatakoaren atzetik gizonezkoenean.

Koloneko eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programa

Koloneko eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programak berak emandako datuen arabera, duela 7 urte abian jarri zenetik gaur egunera arte 1.300.000 gonbidapen egin dira, eta diagnostikoa baieztatzeko 50.000 kolonoskopia egin dira testaren emaitza positiboa izan denean (% 5-6).

Baheketari esker, diagnostikatutako 2.600 minbizi inbasiboen % 70 hauteman ahal izan da garaiz, eta 19.000 lesio aurregaizto (adenoma aurreratuak) ere hauteman dira.

Zehazki, 2015ean 245.000 gonbidapen egin ziren guztira, eta parte-hartze altua lortu zen: % 71. Halaber, 9.124 kolonoskopia egin dira, eta 465 minbizi inbasibo eta 3.194 lesio aurregaizto hauteman dira.

Martxoaren 31, Koloneko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna

Koloneko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, programa honetan eta detekzio goiztiarrerako eta baheketarako Euskadiko beste programetan parte hartzeko deia egin du, minbiziaren aurka egiteko tresnarik onena baitira, ariketa fisikoa egitea eta hura prebenitzen laguntzen duten barazkiak eta frutak jatearekin batera.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CASADOIAKI
    2016.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: Nueva campaña de sensibilización e información sobre el Programa de Detección Precoz de Cáncer Colorrectal ➡ https://t.…

  • @zugazaga_kepa
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: Nueva campaña de sensibilización e información sobre el Programa de Detección Precoz de Cáncer Colorrectal ➡ https://t

  • @corz0v
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIBGaldakaoESI: Nueva campaña de sensibilización e información sobre el Programa de Detección Precoz de Cáncer Colorrectal ➡ https://t

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    Koloneko eta Ondesteko Minbiziaren Detekzio Goiztiarrerako Programaren inguruko sentsibilizazio/informazio-kanpaina➡ https://t.co/HY61cnRRwc

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko martxoak 24

    Comentario de Twitter:
    Nueva campaña de sensibilización e información sobre el Programa de Detección Precoz de Cáncer Colorrectal ➡ https://t.co/ZTNgJLZeVJ

  • @jeslarra
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Nueva campaña de sensibilización e información sobre el Programa de Detección Precoz de Cáncer Colorrectal ➡ https://t.co/

  • @mikel_franco
    2016.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El Departamento de Salud pone en marcha una campaña de sensibilización e información sobre el Programa de Detecc... https://t.…

Komunikabideek behera kargatzeko